Pop-rockaren gardentasuna, izaera propioarekin

  • Rafa Rueda ::Saredun eskua

    Gaztelupeko Hotsak

    iraupena ::41´47´´

    prezioa ::13.46€

Saredun eskua
Pi-LT taldearen bultzatzaile izan zena pop-rockean murgilduta dago aspaldian, eta hau bigarren lana du. Oso gustura dagoela antzematen zaio, eta abesteko era berezia lantzen dihardu, oso pausatua. Distortsiotik aldenduta, poparen gardentasuna du xede orain. Gainera, melodia biluzi horiek teklatu bereizgarriekin aberastuta daude, elektronikaren ukitu xumearekin, jazz zipriztinekin edota pasaje orkestralen itxura hartuz. Hitzak, barrukoak dira, eta zenbait kasutan oso ederrak. Horretan zeresana du Rafak duen punta-puntako idazle lagun koadrilak: Kirmen Uribe, Edorta Jimenez, Unai Iturriaga, Jon Benito eta Gotzon Barandiaran, hain zuzen ere. Oraintsu, Rafak Pettiren diskoarekikoak bukatu ditu; Urdangarinena bukatzekotan da; eta Txumarenean eta Gutagutarrak-en kantu batean ere esku hartu du. Pipermin hutsa!
Rafa Rueda
«Saredun eskuarekin oharkabean ihes egiten duten gauza interesgarriak harrapa ditzakegu»

Zer ezkutatzen du azaleko saredun eskuak? Eta basoak?


Ezkutatu baino, atzean ikusten dena ni naiz. Saredun eskua izan nahi duen tipoa. Sare horrekin askotan oharkabean ihes egiten duten gauza interesgarriak harrapatzeko. Basoak nolabait gauza bera islatzen du, animalia edo intsektu txikiz beteriko leku zoragarria; bizitzaren metafora da.

Berdin sentitzen / abesten dira “beste batek” idatzitako hitzak?


Nire kasuan oso neureak egiten ditut besteek idatzitakoak. Idazten duenak ondo ezagutzen bazaitu erraz lortzen da konexio hori. Idazten zu baino trebeagoa den batek askotan zuk baino hobeto azaldu dezake zure mezua. Trebezia eta konexio kontua da.

Intsektuak oso presente daude hainbat hitzetan…


Intsektuen ehiztariaren irudiak ondo islatzen du disko honetan adierazi nahi dudana. Gauza txikien atzetik ibiltzearena ametsen atzetik ibiltzea bezalakoa da. Intsektuen ehiztariak pazientzia handia behar du, detaileak baloratzen ditu… Horretaz mintzatu nintzen idazleekin eta hor agertu dira kantuetan.

Aurrekoan Anarik esan zuen ARGIAn egindako elkarrizketa batean rocka alferrena dela eta literatura jende konstantearena…


Alferra naiz, baina konstantea ere bai. Nahiko alferra, baina epeka. Bai literaturan bai musikan lan handia egin behar da gauzak ondo egiteko eta seguru nago Anarik ere lan handia egin duela. Hori bai, lana eginda, alferra izaten ere jakin behar da.

Azken aldian musikaritzat baino soinu ekoizletzat duzu zure burua? Orain kurrikuluma egingo bazenu, zer jarriko zenuke aurretik?


Izatez kantugilea naiz. Gertatzen dena da nire diskoen tartean beste gauza batzuk egiteko aukera ere badudala. Ondo dago burua haizatzeko eta, beste lanbiderik ez dudanez, halakoetan nabil nire proiektuetan ez nabilen bitartean; baina izatez, beste batzuekin lan egiteko zortea duen kantugile eta kantaria naiz.

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude