argia.eus
INPRIMATU
Euskalsexari jarriak
  • I

    Hizkuntza denek dute
    bizi-egarria
    nahiz ttikiek iraupen
    arazo larria,
    Arantzazu ez, Bilbotik
    orain etorria
    euskara salbatzeko
    sistema berria.
Jexux Mari Irazu @jexuxmariirazu 2007ko uztailaren 29a
Jexux Mari Irazu
Karlos Corbella
II

Euskalsexak zabaldu
digu oihartzuna
euskaran gaitzen batzuk
sendatzen dituna,
bistan da bi konpondu
behar dizkiguna:
erabilera eta
ahozkotasuna.



III

Hamasei bat artistei
zuzendurik soa
Galant, Rico, Duran ta
Vegaren goxoa,
ondo irtetzen bada
lehenengo pausoa
Cicciolina hurrengo
Euskaltzain Osoa.


IV

Bost mila lagunentzat
ikuskizun goren
egitarau zabala
denetatik omen,
telebistan ikusi
genuen ondoen
igande goizetako
mezaren ondoren.



V

Euskara ta jendea
elkarren antzeko,
hemen premirik zeinek
ez du gozatzeko?
Euskalsexak balio
beza indartzeko
eta gauza gehiago
normalizatzeko.



VI

Argia astekariak
bertsoari txanda
horrelako txoko bat
premizkoa zan-da,
nik atseden hartzen dut
gehienak esanda:
eskerrik asko, agur,
plazerra izan da.