“Aspertuta nago euren ahotsa soilik entzutea gustatzen zaien aurkezleekin”

  • Garbi omen dauka gustura bizitzeko zer behar duen.
    Hala izango da. Nekez esango baitu gezurrik Estitxuk.
    Hitzek esaten dutena eskuek baieztatzen baitiote beti.
Estitxu Fernandez
Dani Blanco

Psikologoa izan bazina aberastuko zinen honezkero!


Solastu gintezke bihotzeko ezker bentrikuloko ultzera ttiki horri buruz inongo larritasunik gabe, dena dakigu. Min emozional eta afektiboei buruz, aldiz...

Euskaldunak garela ahantzi duzu, ala?


Psikologia, sexualitatea... Hori da bizitza. Informazioa ematen da, baina ez da formatzen, ez da jarreretan eragiten. Eta jarrerak portaeraren ataria dira.

Sorginen Laratzako portaerek, jarrerek...


Kritikek beti egiten dute min, batez ere, ez direlarik desberdintzen kritika pertsonalak eta kritika profesionalak. Sorginen Laratzak anitz eman dit. Min handiak baina poztasun eta oinarri handiak ere bai.

Beti irribarretsu ageri zara, ordea.


Harreman gatazkatsua dut telebistarekin. Ez zait dena gustatzen. Niri kamera aitzinekoa gustatzen zait, komunikazioa. Horregatik jarraitzen dut. Baina bada alde ilun bat geroz eta pisu handiagoa duena.


Telebistan ez al da dena glamurosoa?


Denbora guztian bertzeei begira lan egitea hagitz nekagarria da. Ez nago niri begira, jendeak zer erranen bizi naiz. Noiz da barrura begiratzeko tenorea? Ni nolakoa naiz? Zer nahi dut? Nola janzten naiz? Zer moduz nago?

Zer moduz zeunden langabezian?


Telebistan hasi nintzelarik erabat ezegonkorra zela ikusi nuen. Banekien bukatu zitekeela, lanik gabe gelditu nintekeela, eta ez nuela edozein programatan lan eginen. Orduan, nire erabaki bat izan zen.

Telebistan ezetz esan daiteke?!


Orain ari naiz ikasten ezetz maiuskulaz erraten. Orain artean beti erran dut ezetz letra ttikiz. Orain ari naiz nire bidea markatzen, lehen beraiek markatzen zidaten.


Ziur hori dela pantailan irauteko bidea?


Ez da erraza. Beti gauza berriak eskatzen dituzte, jende gaztea, jende polita. Geroz eta helduagoak gara, ez horren politak. Ni saiatzen naiz gozatzen, eta nire lana ahalik eta hobekien egiten baina…

Telebista telebista da.


Ezin diogu jendeak nahi duenari uko egin eta antitelebista bat egin. ETBk bere nortasuna atzeman behar du baina telebista eginez.

Eta komunikatuz...


Aspertuta nago euren ahotsa soilik entzutea gustatzen zaien aurkezleekin. Penagarria da. Lehenik entzuten ikasi behar da, komunikazio dohaiak garatu, arreta jarri, interesa eduki gertatzen den guztiarekiko... Hor hasten da komunikazioa.

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude