Ehun urte gizarte lanean

  • Bilboko Udal Aurrezki Kutxa (BUAK) eta Bizkaiko Aurrezki Kutxa (BAK) batu zirenean eratu zen BBK, 1990ean. Jatorriak, ordea, duela 100 urtekoak dira, eta, beraz, aurten ari da bere mendeurrena ospatzen. Historian zehar aldatuz eta garatuz joan da BBKren eginkizun soziala.

    “100 urteko bizitza”, goiburu horixe aukeratu du Bilbao Bizkaia Kutxak, BBK-k, lehen mendeurrena ospatzeko. BUAK eta BAK kutxek bat egin ondoren, 1990ean eratu zen BBK, eta, aurten, hainbat ekitaldi antolatu ditu 100 urteko ibilbidea oroitzeko.
BUAKen Bermeoko bulegoa
BBK
Egun, Euskal Herriko finantza erakunde nagusia da BBK, eta Espainiako Estatuko garrantzitsuenetakoa: 2006ko ekitaldia 251,5 milioi euroko irabazi garbiekin itxi zuen –zergak ordainduta, alegia–, 2005ean baino %26,7 gehiagorekin.

BBK aurrezki kutxak betidanik izan du borondatea eginkizun sozialerako. Esate baterako, hasierako garai haietan, 1917an, Bilboko estolderia eta garbitokien lanak finantzatu zituen; 2003an, BBK Solidarioa Fundazioa sortu zuen, gizartetik baztertuta edo baztertzeko arriskuan dauden pertsonek finantza sisteman sarbidea izan dezaten; eta, berriki, gizarte ekonomiako enpresentzat aurreneko parkea sortzeko asmoa iragarri du. Finantza erakunde bezala, berez, 4.266 milioi euroko balioa duen industria partaidetza zorroa dauka egun BBK-k.

San Anton zubiaren ondoan

Bilboko Udalaren bitartekaritzaren ondotik, 1907ko otsailaren 3an zabaldu zituen ateak BUAKen aurreneko bulegoak, San Anton zubiaren ondoan. Akta historiko haietan jasotzen zenez, lehentasun nagusia hauxe zen: aurrezkia eta mailegua modu duinean eta lukurreriarik gabe eskaintzea behar gehien zuten klaseen artean. Urte batzuk geroago, 1920an, BAK jaio zen, Bizkaiko Foru Aldundiak eskatuta. 1990ean hitzartu zuten bi erakundeek elkarrekin uztartzea, eta halaxe sortu zen BBK.

Ehun urteko ibilbidean erakundeak izandako bilakaera logikoak ez du eragin bere ezaugarri berezkoenetan: gobernu eredua, borondate soziala, lurraldearekiko atxikimendua, bilakaera ekonomiko eta soziala, eta, oroz gain, lan sozial garrantzitsua. Etekinen zati esanguratsu bat zeregin horretara bideratzen du BBK-k, Gizarte Ekintzaren bitartez. Sortu zenez geroztik, duela 100 urte, bai erakunde sortzaileek, bai BBKren bulegoak dituzten herriek, bai langileek Aginte Organoetan parte hartu dute.

Erakundearen izaera soziala ezaugarri eta helburu finkoa izan da betidanik. Hori dela eta, etxebizitzaren finantzaketa izan da bere jarduera nagusietako bat sortuz geroztik; joera hori areagotu egin zen etorkinen uholdea iritsi zenean. “Etxe Merkeak” izenekoak diruz laguntzea eta eraikitzea, eta Bizkaiko Etxebizitzak elkartea sustatzea, horra bere ekimen nagusietako bi. Ahaztu gabe, noski, bere mailegu sistema eta hipotekazko aurrezki kontua.

Gizarte ekintzaren bilakaera

Historian zehar BBK-k egindako lan sozialaren oinordekotza jaso du gaur egungo Gizarte Ekintzak. Bai eskainitako diru eta baliabide kopuruan, baita lan ildo nagusietan ere. Urteen joanean, baliabideak eta lan ildoak Bizkaiko gizartearen beharrizanetara egokitu dira, baina beti eskaini izan zaie arreta berezia talde baztertuenei. 2006an 59,8 milioi euro bideratu zituzten. Eta, aurten, 2007an, 75 milioi euro bideratuko dituzte. 1916an, Bilboko estolderia eta garbitokien lanak finantzatu zituen; 1924an, Emakume Langileen Montepio sorostegiak zabaldu zituen; eta 1925ean, Sukarrietako Udalekua. Umeak, emakumeak, ezinduak, batez ere giza talde horiek babestu izan ditu BBK-k historian zehar.

Gizarte Ekintzaren bilakaeraren adibide garbia da finantzaketa sozialaren aldeko apustua. Gizarteko talde baztertuenak finantza sistemara biltzen laguntzea, horixe du helburu nagusi apustu horrek. Hor dira BBK Gazte Lanbidean fundazioa, 1998an sortua, Bizkaiko gazteek lana lor dezaten erraztasunak emateko, eta BBK Solidarioa (2003an sortua), bazterturik edo baztertzeko arriskuan dauden pertsonek finantza sisteman sarbidea izan dezaten errazteko. Iaz, 3,6 milioi euro eskaini zituen kreditu txikietan. Oraindik orain, gizarte ekonomiako enpresen lehen parkea sortuko duela iragarri du. Pertsona baztertuak edo baztertzeko arriskuan daudenak gizarteratzeko lanean diharduten enpresa eta jarduera ekonomikoek izango dute lekua parke horretan, baita ingurumen alorrean eta birziklapenean lanean ari direnek ere.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude