Jose Manuel Balentziaga Balentxiren nortasunaz

  • Jexuxmari Zalakain ::Balentxi

    Txalaparta / Herria 2000 Eliza

    orrialdeak ::216

    prezioa ::16€

'Balentxi'
Behartsuenen, zokoratuenen eta zapalduenen alde borrokan tinko iraun zuen apaiz katolikoa genuen Jose Manuel Balentziaga Añon Balentxi (1935- 2006). Erromako Eliza horren buruetako askok –baita gertuen ditugunek ere– segur aski nahiago izango zuten bere apaizgoa bertan behera utzi izan balu. Zen bezala zelako makina bat debeku ezarri zizkioten, behintzat. Baina Balentxik, bizitzako beste arlo askotan bezala, zailtasunak zailtasun, horretan ere ez zuen amore eman. Horretaz, eta haren bizitzako beste esparru askotaz mintzo da Txalaparta argitaletxea eta Herria 2000 Elizaren artean plazaratutako Balentxi. Hamalaugarren apostolua izenburuko liburua. Jexuxmari Zalakainek prestatu du liburu horren mamia, baina Balentxiren lagun askok –eta etsai batzuk ere bai– parte hartu dute lanean. Lehenik eta behin, Jexux Arrizabalagak, Sabino Ormazabalek, Martin Ansok eta Txus Congilek, sustatzaile gisa. Eta beste frankok apaiz guztiz berezi haren bizitzako urratsen datuak, pasadizioak eta era guztietako gogoetak azalduz. Liburuak badu Balentxi berari hitza ematen dion tarterik ere: Herria 2000 Elizan, Egin eta Gara egunkarietan eta bestetan plazaratu zituen lanena.
Jexuxmari Zalakain
«Apostolua izan zen Balentxi, horretan ez dago dudarik»

Zer suposatu du zuretzat liburu honek?


Balentxi lagun adiskide maiteari buruz idaztea, beste edozeren gainetik, atsegin gozoa izan da. Baina betebehar bat ere bai. Izan ere, Balentxiren figura hurrengo belaunaldietan gogoratzea merezi duen horietakoa da, eta haren memoria idatziz uztea, nirea ez ezik, beste askoren zeregina ere izan da. Ze, liburu hau ez da nirea bakarrik. Balentxi ezagutu eta zerbait idazteko aukera eta gogoa izan dutenez gain, harekin zerikusia izan duten guztiena ere bada.

Zer diozu jarritako tituluaz?


Apostolua izan zen Jose Manuel Balentziaga Añon Balentxi, horretan ez dago dudarik, Jesus Nazaretekoak bere ikasle gisa aukeratutakoen espiritu berberaz jokatu baitzuen beti, libre eta ausart. Hamabi lagun hartu zituen berekin Palestinako profetak; bat ustel atera zitzaion, Judas Iskariote, saldu zuena. Haren ordez Bernabe aukeratu zuten lehen kristauek, Paulo gero. Hamairu apostolu osotara. Jorge Oteizak Arantzazuko komentuko ateburuan hamalau apostolu ezarri zituen Pietatearen inguruan. Zein ote hamalaugarrena? Liburu honen egileen arabera, zalantzarik gabe hamalaugarren apostolua Balentxi da.

Arrazoiak?


Euskal apaiz matxinoa izan zelako: behartsuen hurkoa, preso guztien anaia, Eliza ofizialaren zigorra, drogak jotakoen defendatzailea, zapaltzaileen etsaia, adinduen itsumutila, etorkinen babeslea... Euskararen maitalea ere izan zen. Balentxi beti ibili zen euskararekin lehian, ikasi nahirik setati.

ASTEKARIA
2007ko uztailaren 29a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Azkenak
2024-04-23 | Euskal Irratiak
Indarrak biltzeko eguna antolatu du Erdiz Bizirik-ek Elizondon

Erdizko meategiaren kontrako plataforma herritarrak aldarrikapen eta besta eguna antolatu du joan den larunbatean Elizondon. Heldu diren asteetan epaiketa ukanen dute Magnesitas Navarra enpresaren kontra. Hain zuzen, auziak eraginen dituen gastuei buru egiteko sustengu... [+]


2024-04-23 | ARGIA
Instagram da EAEko gazteen sare sozial gustukoena

TikTok eta BeReal dira azken urteotan gehien hazi diren sare sozialak. Gazteen artean, %40ak esan du euskara ere erabiltzen duela. Gaztelania 97,9ak erabiltzen du, eta ingelesa %62,4ak. Datuok Gazteen Euskal Behatokiak egindako Gazteak eta sare sozialak. Euskadiko gazteen... [+]


Oskar Zapata (Topagunea)
"Euskarak aurrera egin dezan aliatu berriak behar ditugu"

Nafarroa Garaian euskararen aldeko jarrera gero eta handiagoa izan dadin ildo diskurtsibo berriak proposatu ditu Euskaltzaleon Topaguneak


2024-04-23 | Gedar
Berriz lortu dute Berangoko Otxantegi Herri Lurren hustea geratzea

Apirilaren 18rako zegoen ezarrita desalojoa, eta lurrak defendatzeko asmoz bertaratu ziren hainbat pertsona. Ertzaintza, baina, ez zen joan, eta auzitegiek jakinarazi dute atzeratu egin dutela huste saiakera. Desalojoa gelditzea lortzen duten bigarren aldia da.


Eguneraketa berriak daude