Bakterio erresistenteen kontrako antibiotiko berria

  • Merck sharp & done (MSD) multinazional iparramerikarrak Madrilen duen Oinarrizko Ikerketarako Zentroan (CIBE) diharduten zientzialariek antibiotiko berri bat aurkitu dute eta gaur egungo antibiotiko gehienei erresistenteak diren bakterioen kontra eginkorra da botika berria. Kalte gehien eragiten duten bakterioak, eta antibiotikoen aurka gogorrenak, bi dira: Staphylococcus aureus batetik, ospitaleetan harrapatzen diren infekzio nosokomialen hamarretik zortzi eragiten dituena; eta Enterococcus fecalis, bestetik
Antibiotiko berriari platenzina deitu diote, Streptomyces platenses bakteriotik lortua baita Mallorcako uharteko zoru laginetatik abiatutako ikerketen barruan. CIBEko taldeak zorutik lortutako bakterioen eta onddoen artean isolatu zuen konposatu kimiko berria.
Behin isolatu ondoren, ezaugarritze kimiko xehekatua eta hurrengo analisi biokimiko zehatzak MSD laborategiak AEBetako New Jerseyn dituen instalazioetan garatu dira. 2006. urtean, ikertzaile-talde berak ezaugarri antibiotikoak zituen beste konposatu bat ere identifikatu zuen S. platenses-en laginetan, baina ez dirudi oraingoz garrantzia berekoa izango denik.

Fernando Pelaéz ikerketaren koordinatzailearen ustez bi antibiotikoen organismo ekoizleak andui berekoak diren arren, badute funtsezko desberdintasuna: aurrena aurkitu zenak bakterioetan gantz-azidoen sintesian parte hartzen duen entzima bat inhibitzen duen bitartean, platenzinaren mekanismoak bi entzima diferenteri egiten diela eraso, eta horregatik dela eraginkorragoa erresistentzia-erreakzioen aurrean.

Antibiotiko berria esperimentazioko animalietan, arratoi eta saguetan, probatu da eta oso eraginkorra dela ikusi da, bai S. aureus-ak bai E. faecalis-ek eragindako infekzioetan. Orain, platenzina antibiotikoaren ezaugarritze kimikoa lortu ondoren, ikusi egin beharko da ea zer-nolako maila erakusten duen ospitaleetako infekzio erresistenteen kasuan.

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude