Uztaoa eta goilora

  • Gorritutako mahaian ari naiz, uztaopean. Urteoro azaltzen da mahai honetara, lagun onen gisan, gorri bizi lore belazeetan bezalaxe. Aurtengora arte hornato soila zena jatena dugu oraingoan, eta inoiz jaterainoko aukera ematen duenaren eran sekula baino lagunago.
Aurreragokoan azaltzen nizkizun uztaoaren izen goiti eta beheitiak. Oraingo beste gorri batek geurean ugaria den epilobium sp., goilorak alderantzizkoa du. Alderantzizkoa, izen bakarra topatu baitiot euskaraz, goilora. Eta, lehenaz gain, muturra zimurtzen zait. Milaka eta milaka urte gure artean, euskaldunon urrezko aro magdaleniensea tartean eta izen bakarra? Nola liteke? Pinuaren eta urkiarenarekin batera garai horretako bere polenaren arrastoak aurkitu izan dira, eta Ekaingo leizeko katedralean zaldiak margotu eta gurtzen zituen gizarteak, barazki goxo gisa jan daitekeen landare honek goilora modernoegia baino izen primitiboagorik jarri eta jaso ez izanak harrizkotzeraino harritzen nau.

Landare genero honen epilobium izena grekoko epi gaina eta lobos, fruitu edo leka hitzak lotzetik dator, lekagainekoa, hortik ote dator goilora itsusia? Botanikari modernoek emandako grekozko izenaren itzulpen modernoagotik, alegia? Botanikariek jarritako izen honek badu arrazoirik, uztaoaren behigorriaren gorria arraxta xuri batzuk gorabehera urardoarena da goiloraren lorea hipanto deitzen den eta gero fruitu izango den txorten luxe baten gainean zabaltzen baitu. Genero honek bezala, landare gutxik garatu dute hipanto hau. Uztao hezezalearen haziek eratzeko flotagailu antzeko bat duten gisan, zalea den megaforbio edo belaze natural eder haizetsuetan barreiatzeko bilo-ile-hari tankerako batzuk ditu hipanto honetan haziko den hazi bakoitzak. XIX. mendean kotoiaren antzeko eta ordezko haria egin ahalko ote zen jakiteko saio batzuk burutu ziren honekin baina zakurraren zaputza!

Hemen bai baina uztaoak gorritutako mahai honen antipodetako Zeelanda Berria nahiago, hemengo aldean goilora espezie asko dira han. Kontuz ordea, hornamenturako landatuta erruz zabaldua izan baita gero nahi ez zen makina bat tokitara… Bestela ere ez al gara nahikoa Zeelanda berritzen ari?

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude