Joan zaizkigun 22 euskal mendizaleen bizitza bizia

  • Ramon Olasagasti ::Mendi Minez

    Elkar

    orrialdeak ::312

    prezioa ::29.50€

'Mendi Minez'
Bete-beteko gozamena dakarkiguten gauzek, sufrimendu berebizikoa ere ekar diezagukete; ezin dezakegu gozatu, sufritu ere neurri berean egin dezakegula onartu gabe. Halakoa da maitasuna (...) mendiarekiko edo beste edozerekiko. Halakoa da bizitza. Juanjo San Sebastian mendizalearen hitzak dira. K-2ko ihesean galdu zuen Atxo Apellaniz mendilaguna gogoan idatzi zuen Cita con la cumbre liburua. Horrela jaso du mendian, bidaietan eta aisialdian espezializatua den Ramon Olasagastik Elkar argitaletxearen eskutik plazaratu duen Mendi Minez izenburuko lan ederrean. Ondotxo ikasia dugu guztiok bizitza heriotza arteko denbora-bitartea dela. Ezinezkoa da Herio zein kantoitan egongo den zain jakitea, gogoratuko digu Olasagastik, azpimarratzeko, bizitzak ez lukeela izan behar besterik gabe irautea, heriotzaraino garamatzan bideaz gozatzea baizik. Horixe da, zalantza gabe Mendi Minez liburuaren muina. Argazki liluragarri eta hunkigarrien bidez, mendirako pasioz bizi izan ziren hogeita bi euskal herritarren ibilbidea jasotzen du liburuak. Guztiei mendiak ematen zien arnasa. Eta gehientsuenek mendiari begira, gailurrera iritsi nahian edota beherako bidean zirela jada, eman zuten bere azken arnasa.
Ramon Olasagasti
«Liburua, mendirako pasioz bizi izan diren guztiei eskainia da»

Mendiminaren oinarrian zer dago?


Mendiak, behin edo behin, lagunen bat, ezagunen bat eramaten du, eta samina zabaltzen. Gertutasunaren arabera, batzuk oroituko ditugu, eta beste batzuk ez. Mendian euskaldun dezente hil baita. Gutxi, oso gutxi, ordea, errepidean edo lan istripuan hil direnekin alderatuz gero.

Zer aurkituko du irakurleak lan honen orrialdeetan?


Mendirako pasioz bizi izan ziren 22 lagunen ibilbidea. Bizitza eskutik hartu eta segundo bakar bat ere alferrik galtzen utzi nahi izan ez zuten hainbat mendizaleren arnasa. Hogeita biren bizitza bizia dago liburuan, baina lerro artean beste askoren taupadak ere suma daitezke. Finean, mendiminez bizi izan ziren guztien grina hori islatu nahi izan dut. Horregatik, lanaren muinean ere hor dira Antton Ibarguren edota 1970eko uztailean Atxarten hil zen Javier Iciar bezalakoak. Eta, nola ez, Loro Pikabea, Xabier Zubieta eta Pedro Udaondo ere bai.


Eta lan honen barnekoenean zer dago?


Bizitza galtzeraino, mendian, eskaladan, alpinismoan dabilenak zer bilatzen duen jakin nahiko du irakurleak, beharbada. Ez genuke asmatzen jakingo erantzun egoki bat. Pasioek ez dutelako arrazoiaren logikarik ulertzen; inork ez duelako deskubritu oraindik maitasuna zer materiaz egina dagoen, maiteminduak elkarri halako indarrez katigatzeko, edo mendizaleak mendiari. Erantzun asko inprobisa litezke, baina iduri luke desenkusa bila ari garela, heriotza ekarri dien zaletasun hori justifikatu nahirik bezala. Eta ez, pasioak ezin litezke ez azaldu, eta ez justifikatu. Sentitu egiten dira, ala ez.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude