Egiaztapenak eta zalantzak

  • Ekainean ETA erakunde armatuak agiri baten bidez su-etenaren etena iragarri zuenean egiaztapenak eta zalantzak etorri zitzaizkidan batera burura. Lehendabiziko egiaztapena zera izan zen: hemen ez da prozesu politikorik. Esperotakoa zen etena, iazko udazkenaz geroztik izandakoak gogoan. Hortaz, gauzak argitu egin dira: hemen ez da prozesurik eta inork, ez hemengo ez hango, ez dezala ustezko prozesu baten lilurapean sustrairik gabeko uzta bildu. Beste egiaztapen bat: kondenatuta gaude, nahitaez, gatazka politikoa politikaren bidez gainditzera, hemengo eragileen arteko prozesu politikoak ez baitu alternatibarik; bera da konponbide iraunkor bakarra. Hortaz, oraingo saiakerak huts egin duenez erruak eta errudunak ondo lekutu, batean zein bestean, eta bide berriak arakatu beharko dira hurrengo saiakerak oinarri egokiak izan ditzan, bai eduki politikoetan, bai alde guztien konpromisoetan eta bai gizarte zibilaren eskuhartzean ere, azken hau ikusle hutsa izan ez dadin; abangoardien garaia pasatzen lagundu behar dugulako, behingoz.
Hortaz, erakunde armatuak azken hilabeteotako agirietan behin eta berriz bere egin duen “erantzuteko eskubide” horrek bazter utzi du, une garrantzitsuenetan, sarri berak aipatua izan duen “gehiengo sozial” horren prozesu politikoaren aldeko apustua. Bestera esanda, Euskal Herrian esparru politiko berri baterako jauzia egiteko indar sozial nahikorik ez badago indar armatua sobera dago, eta jauzirako indar sozial nahikorik badago berari dagokio politikoan erantzutea, irmo erantzun ere. Akabo oholtza gaineko maisutza! Pedagogiazko hezkuntza partehartzailea dagokigu subiranotasunaren aldekoei! Gatazken inguruko estrategiatan garapen iraunkorra esaten den zer horren ingurukoetan legez zera beharko luke abiapuntu izan: zerk/zeinek zer/zein mugatu? Horrixe bai erantzun beharra.

Beste egiaztapena zera izan nuen su-etena eteten zuen oraingo agiria, iaz sua eten zuen agiriarekin alderatu nuenean: bai zaila dela gure esparru politikoan kontzeptuak behingoz zehaztea! Zerikusi gutxiegi orduko eta oraingo agiri-testuen artean!. Hortaz, konponbidearen funtsezko korapiloetariko bat aukera politiko guztiak, burujabetzarena barne, hemengo gizartearen erabakiaren esku utziko dituen esparru politikoa lortzea denean, eta bazen orduko agirian, ez da zentzuzkoa oraingoan independentzia bera ia ezinbesteko mugatzat jartzea armak uzteko. Prozesuak argitasuna behar du, kontzeptuetan ere. Inork ez dezala hitzotatik ondorioztatu oraingo saiakerak huts eginaren errua erakunde armatuaren orubean etengabe jartzen duten horiekin kokatzen naizenik, ezta pentsatu ere, gaur gaurkoz banalerro politikoa bakarra eta lar zabala delako. Nor bere eremuan, baina kritiko, halabeharrez.

Eta zalantzak, gehiegi. Zelan gauzatuko du erakunde armatuak “erantzuteko eskubidea”? Eta hori baino lehen, zer egingo dute prozesuari berrekitearen alde dauden eragileek, are gehiago Estatua udaberriko hauteskundeetara arte makila erabiltzen hasi denean, mintzakideak espetxeratuz? Ez al dute horiek erantzuteko eskubidea politikatik bideratu behar? Ala nor bere hauteskundeen zurrunbiloan da sartua? Azkenean pentsatu beharko dut hauteskundeak oztopo bihurtu direla benetako demokrazia eskuratzeko.
Baina hemen ez da gauza handirik asmatu behar, funtsezkoa asmatuta dago; hona ekarritako aditu guztiek dute esana: politikaren bidez gainditzen dira gatazka politikoak, eta horretan legeak lagundu egin behar du, ez oztopatu, horretarako aldatu behar bada ere. Horretan sinestea falta zaie askori. Baina beste biderik ez dago.

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude