argia.eus
INPRIMATU
Lau sukaldari gazteren errezetak
  • Batzuen artean ::Combina tu cocina

    Elkar

    orrialdeak ::280

    prezioa ::27.50€

Mikel Ozkoidi 2007ko uztailaren 22a
'Combina tu cocina'
Asier Abal, Rubén Trincado, Pablo Bassi eta Edorta Lamo sukaldari gazteek elkarlanean egin dituzte Combina tu cocina liburuan aurkezten diren 320 sukalde errezetak. Unai Aranak eginiko azalarekin eta Jessica del Camporen argazkiekin –edonoren gosea pizteko modukoak– argitaratu da liburu hau. Edozein lehengai harturik –direla arrautzak, txipiroiak edo tomateak– hornigaiak aldatuz lor daitezkeen plater ezberdinetako adibide gozoak eskaini dituzte bertan. Liburuan agertzen diren proposamenen sortzaile guztiek Donostiako jatetxe ezberdinetan lan egiten dute. Ruben Trincadok eta Pablo Bassik Ulia auzoko Mirador-en; Edorta Lamok A Fuego Negro jatetxean, eta Asier Abalek Illarran.