argia.eus
INPRIMATU
Arrastoak
2007ko uztailaren 22a

Zahi Hawass Arrasto Egiptoarren Kontseilu Goreneko idazkari nagusia gogor kritikatua izan da azken aldian Nefertitiren bustoaren inguruko gorabeherak direla eta. Hawassek Nefertiti atzera Egiptora eraman nahi du Berlineko Museotik, baina Alemanian oztopoak besterik ez dituzte ipintzen bidaia egiteko. Horregatik Alemaniaren aurkako “gerra diplomatikoa” hasiko duela mehatxatu du, gerora jarrera diplomatikoa erakusteko ahalegina egin badu ere. Hala ere, ez da Nefertitira mugatu eta Bartzelonako Museo Egiptoarreko piezen jatorri ilunaz hitz egin du berriki. Madrilera osorik eraman zuten Debod-eko tenplua estali eta hobeto zaintzeko ere eskatu du Hawassek. Mendeetan zehar hainbat herrialdek egindako espoliazio lotsagabea apurka-apurka konpontzen saiatzeak zorrotza izatea eskatzen badu, herrialde “lapurren” kritikak soberan daude.