argia.eus
INPRIMATU
Pirinioetan ibiltzeko gida
  • Batzuen artean ::100 cumbres de los Pirineos

    Sua

    orrialdeak ::220

    prezioa ::13€

Pilar Iparragirre 2007ko uztailaren 22a
'100 cumbres de los Pirineos'
Sua argitaletxeak kaleratutako mendi gidaren izenburu zehatza hauxe da: 100 cumbres de los Pirineos. Itinerarios por toda la cordillera. Ascensiones, paseos, excursiones. Las rutas más bellas y las cimas más emblemáticas. Mendizaletasuna piztu berri zaienei zuzendutako eskuliburua da. Liburuak El mundo de los Pirineos aldizkariaren ale berezietan eskaini dituzten edukiak biltzen ditu, batik bat Edonork igotzeko errazenak diren tontorrak eta 50 gailurrik ederrenak lanetan plazaratutakoak. Aldizkarian eskaintzen ziren koloretako argazki ederrak ez dira gidan agertzen. Edonola ere, Pirinioetan adituak diren Luis Alejos, David Atela, Manel Figuera, Gorka López, Alberto Martínez Embid eta Enric Soleren zehaztasunak oso ondo etorriko zaizkio gailur horietara joan nahi duen edonori.