70eko hamarkadako rock bizia, gaur egundik

  • Sexty Sexers ::Urkamendi blues

    Gaztelupeko Hotsak

    iraupena ::45´06´´

    prezioa ::14.45€

'Urkamendi blues'
Berako boskotea errepidean bizi da. Gaztetasuna eta lotsagabekeria ezaugarri dituztela agertoki gainean guztia ematen ikasi dute. Eta nola, gainera! Ibilbide horrek eman dien esperientzia emankorra bigarren diskoran hustu dute emaitza dotorea lortuz. 70eko hamarkada eta hard-rocka dira beraien oinarri nagusiak. Egia da The Cult, lehen garaiko Guns N’Roses eta Black Sabbath ere oso presente dituztela, baina Hellacopters, Gluecifer edota Turbonegroren antzeko doinuei ere txinpartak ateratzen dizkiete, baita tarteka punk-rockari eta rock-and-roll bizienari ere. Bestalde, hitzak oso landuta daude, eta metafora indartsuekin aberastuta, muturreko egora, bizipen eta sentimenduak kontatzen dituzte. Hala ere, ez galdu aukera taldea zuzenean ikusteko: adrenalina hutsa dira eta hori da beraien terrenoa.
Sexty Sexers
«Musikan eta hitzetan gu geu gara, ez da paper bat eta ez dago gidoirik»

Arraio demonio zaila da zuen izena. Ez zen errazagoa lehen zenutena, Ameba alegia?


Gustuko dugu jendeak ahalegina egitea izena ahoskatzeko, Lynyrd Skynyrd bezala. Oso izen bisualak, ikusi orduko irakurri behar ez duzun horietakoak. Gainera, Amebak ez zuen nortasunik ez jarrerarik, izen epela zen, anbiguoa.

Badirudi bigarren lan honetan argiago duzuela norantz jo nahi duzuen…


Bai, Urkamendi blues aurrerapauso handia izan da gure musika izaera definitzeko. Pixkanaka gure lekua ari gara egiten. Baina era berean egunerokoaren garapen bat da, inondik inora ez da deliberatua izan.

“Kanta bat nahikoa da barruan dudana zuri muturrean lehertzeko”… Kantu batekin hainbeste espresatu al daiteke? Askotan gertatzen da, kanta idaztean bete-betean ematea?


Egia da, kantu guztiak dira bereziak guretzat baina batzuk pisu handia hartzen dute. Suposatzen dut hitzekin eman nahi diogun transzendentziaren araberakoa izango dela, baina hori musikarekin, lokalean ateratako feeling-etik dator. Prozesu organiko bat bezala da eta ernaltzen hasten denetik nabaritzen dugu emaitza nondik etorriko den.

Zuzenean guztia ematen duzue. Diskoan berriz, zeren bila joaten zarete?


Diskoa konplexuagoa da, taldeari argazki bat egitea bezala, argazki garesti bat. Une musikal zehatz baten argazkia. Eta denak makinaria zehatz batek bezala lan egin behar du zuzeneko lotsagabekeria grabazioan islatzeko, xedea hori baita.

Hitzetan sentimendu handia dago, eta ia guztiek muturreko egoerak kontatzen dituzte. Hala bizi al zarete?


Bai, sentimenduak hala bizi ditugu. Baina egia da kanta bat idazterakoan egoerak dramatizatze aldera egiten dugula, espresibitatean irabazteko. Musikan nahiz hitzetan gu geu gara, ez dago gidoirik. Kontatutakoak bizipen eta sentimendu errealak dira, gainera metafora gogorrak eta oso bisualak gustuko ditugu.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude