Euskal Herriko bihotz berdea, iragana orainaldian txertatzen jakin duen lurraldea. Hori da Oiartzun, Ander Izagirreren hitzetan. Herriko Udalak plazaratu duen Oiartzun.Taupadak izeneko liburuan hango tontor eta txokoen aztarna historiko zaharrenak kontuan edukirik gaur egunerainoko bidea egin dute, idatziz. Bide bera egin dute Gema Arrugaeta, Javier Juanes, Jorge Moreno, Santiago Yaniz eta Oskar Zapirain argazkilariek Oiartzungo irudi ikusgarriak lortzeko. Aiako Harriari bisita eginez Oiartzunera doanak, 300 miloi urte zeharka ditzake –historia geologikoan–, edo 13.000 urte –gizakion historian–. Nahi duenak XXI. mendeari atxikitako gizarte batek bizi duen eraldaketa industriala ere beha dezake liburu honi esker.