argia.eus
INPRIMATU
Jaramonik egiten ez zioten gizona
  • Alvaro Rabelli, Idoia Beratarbide ::Odisea

    Gero

    orrialdeak ::24

    prezioa ::12€

Pilar Iparragirre 2007ko uztailaren 15
'Odisea'
Alvaro Rabelliren Odisea komikia Idoia Beratarbideren marrazkiz lagunduta kaleratu du Gero argitaletxeak. Esperientzia ikaragarria bizitzea egokitu zaio protagonistari, bizirik irten den bakarra izan da, eta kontatu nahi izan duenean inork ez dio kasurik egin. Autobusean zihoala, istripua gertatu da. Beste bidaiari guztiak eta gidaria hil egin dira, baina Fernandok handik alde egiteko aukera izan du. Suhiltzaileak datoz. Haiei azalpenen bat emateko asmoz gerturatu da, baina ez diote kasu izpirik egiten. Norbaiti kontatu beharra sentitzen du ordea, eta kale ilunetara jo du gizonak. Gogor ari du euria, gaua da eta jende gutxi dabil kalean. Zabor biltzaileak eta eskale bat ikusi ditu. Saiatzen da haiei gertatutakoa kontatzen, baina alfer-alferrik izango da.