Hogeita bost urte betetzear ditu Maiatz aldizkariak, eta hori ospatzeko ale guztiz berezia kaleratu nahi du 45. zenbakian, irakurleen zein edozein idazleen lanekin. Parte hartu nahi duenak maiatz@caramail.com helbidera zuzentzea besterik ez du bere sorkuntza Bitartean, 44. alea eskaintzen digute Maiatzekoek, egile ugarik eginiko olerki andanarekin eta Itxaro Bordak, Txomin Peillenek, Lucien Etxezaharretak, Juankar Lopez-Mugertzak eta beste idazle askok eskainitako kolaborazio eta itzulpen interesgarriekin.