argia.eus
INPRIMATU
Mamu eta zonbien etxea
  • Jesús Díez de Palma ::Indianoaren etxea

    Ibaizabal

    orrialdeak ::160

    prezioa ::9.80€

Pilar Iparragirre 2007ko uztailaren 15
'Indianoaren etxea'
Asturiasko oihan trinkoak, itsaso zakarra eta etxe hutsen misterioa gustuko ditu Jesús Díez de Palmak. Horietan aurkitzen omen du bere irudimenak behar duena Indianoaren etxea bezalako istorioak idazteko. Hamar urte baino zaharragoak diren neska-mutikoei zuzendua dago, eta batere gogorik gabe Asturiasko herri batean dituen izeba-osabengana bi hilabate pasatzera doan mutiko bati gertatutakoa kontatzen du. Herri ziztrin horretan aspertuko delakoan dago, baina ez da hala izango. Hasteko, bere adin beretsua duen neskato bat ezagutuko du, eta lagun egingo dira. Haren bitartez, madarikatua dagoela dioten etxe baten berri izango du. Hara ez gerturatzeko agindu diete helduek, baina besteek esandakoa ez betetzea baino gauza kilikagarriagorik ez dagoenez, joan egingo dira. Eta hantxe aurkituko dituzte beren premia duten mamu batzuk.