Hiru ataletan banaturik dago Rafael Castellanok, Luis Peña Longaren marrazkiekin eta J. Uriarteren argazkiekin kaleratu duen Euskaldun heretikoak, magia eta sorginak liburua. Lehen zatian Julian Vinson euskalariak Ipar Euskal Herrian jasotako elezaharrak –Ama mitoa, Itzalik gabeko apaiza edota Tartaloen kondairak, besteak beste– berreskuratu ditu, haien protagonistei nobela batean bizia emateko. Bigarrenean edozein euskal bazterretan aurkitutako istorioak ditu egileak gogoetagai; Bozateko agotak: atxikita daukan kondaira zehaztea beharrezkoa duen aspaldiko apartheida, edo Komuna herotiko bat Erdi Aroko Durangon bezalakoak. Hirugarren atala berriz, Egun pare bat Gaskoniako Bigorraldean da.