Iñigo Azkona
II
Hemen idatzi NAN zenbakia:______
hemen zure abizena:_____________
eta ondoren asma ezazu
lehen erantzun zuzena:
Ezaguna da Txirrita gizon
emankorra izan zena,
baina esazu, nola deitzen zen
bere seme gazteena?_____________
III
Bertso zaharrak ugari dira
herri honen historian
eta komeni da ale batzuk
gordetzea memorian.
Buka ezazu azken puntu hau
Otañoren armonian:
“limosnatxo bat eskatutzen det
Jainkuaren ______________.”
IV
Idazleotan bertso kantuan
ibilitako bat bada:
1) Mari Jose Olaziregi
2) Unai Elorriaga
3) Hasier Etxeberria
Test sinplea ez al da ba?
Azpimarratu zuzena dena
ausartzen baldin bazara.
V
Jakingo duzu urte honetan
orain lau urte bezela
Gipuzkoako txapelketaren
olatua datorrela.
Jakinik Euskal Herri osoko
lau etxean dituela,
noiz irabazi zuen Egañak
Gipuzkoako txapela?_____________
VI
Txirrita seme gabe joan zen,
“izenian” zuzena zen,
Elorriaga azpimarratuz
jarrai zenezake zuzen,
Egañak ez du Gipuzkoako
txapelik inon gordetzen,
laurak asmatu ezkero, aupa
segi bertsoaz gozatzen!
Doinua: “Nere gogoa hegan dijoa...”