Ur Apalategik El Paísen: «Heldutasunera igarotzeko, euskal literaturak bere gainetik kendu behar izan du urteetako ardura politiko eta linguistikoen zama; eta horren ondorioz, Atxaga eta bere belaunaldiaren garaian, gaurdaino dirauen beste tabu bat sortu da: zeure burua idazletzat jotzen baduzu, ezin duzu adierazi esplizituki abertzalea zarela, literaturtasuna ukatzea nahi ez baduzu».
Judith Monterok Berrian: «Plazan abestu behar duen bertsolariari ausarta izatea eta bere buruarengan konfiantza izatea eskatzen zaio, eta jarrera oldarkorra. Neskei, ordea, ez zaie heziketa hori ematen, gure aurka armatzen gaituzte, dena bi aldiz pentsarazten digute, diskretuak izateko hezten...».
Kepa Sojok Deian: «Zinema serioa oraindik egiten da. Kontua da ikuslearengana iristen den zinema oso komertziala dela. Gaur egun, film bat ikustera doanean ‘palomiten zinema’ eskatzen du jendeak. Ikusiko dugu Zinemaren Legearekin zer gertatuko den. Film espainiarrak eta europarrak zinema aretoetan eskaintzeko aukera emango du. Horri esker kalitate aldetik jauzi bat eman ahal izango da».