argia.eus
INPRIMATU
Landareak
Pittin samin
  • Barrabas generoko oxalistarrak berrehundik gora ba omen dira. Gehienak hego hemisferiokoak, bai Afrikakoak bai Amerikakoak. Ameriketatik ekarriak dira, inondik ere, Europan ezagutzen ditugunak.
Jakoba Errekondo 2013ko maiatzaren 03a
Platerera eramateko esaten nizun aurreagokoan, izan ere, minak mingotsak mikatzak baino jaki hoberik ba al da? Aho-sabairako bezala osasunerako: Suitzan eta Alemanian bere gatza hartzen zuten, potasa oxalatoa edo bioxalatoa –biotatik entzuna dut...– freskagarria izateaz gain, gaizkoaduren, eskorbutuaren eta behazun gehiegiaren aurkakoa ere bada. C bitaminan oparo, pittin samin, limoi dastako eta bixigarri, horra bere sukalderako emana. Entsalada edo zopatan egokiena, baina zenbait arrainentzat ez da nolanahiko makulu. Lurrinetan edo arin irakinda, barazki gisa, osina borraja eta aingeru-belarraren kirako, ziazerba edo espinakaren uztarrian jartzen dute batzuek. Barrabasa ezagutzen duen trangadera duenak, ordea, minutu eskasez gurinetan ezti frijituta egindako bere nahaskia bezalakorik ez dela badaki. Gutizia hau gaztainondoaren lore laruaren hauts-kirats nazkagarria nonahi nagusitua denean aipatu beharra ere ederra da, parkeske natorkizu... Belar hau, hala ere, guk bai, baina asto batek ez luke inoiz berde mingotsean bere horretan jango, Ingalaterran baina astalapikoren batek astoen oloa izena jarri zion noizbait...

Ziorlatxa eta lapaitza edo uztao senideei tankerako erabilera ere eman izan zaie: zopagai, ortuari arin... baina hurrengo otordurako ere zerbait utzi beharko dugu...