Punkaren eta heavyaren arteko orekan

  • Resaka ::Mejor solos ke mal acompañados

    autoekoizpena

    iraupena ::23´47´´

    prezioa ::10.95€

'Mejor solos ke mal acompañados'
Bilboko hirukote honek hainbat urte daramatza zuzenekoak eta diskoak egiten. Honako hau, hirugarrena, beraien kabuz kaleratu dute; eta iraganean iruzur egin zien diskoetxearen aurkako haserrea adierazteko baliatu dute neurri batean. 11 kantu batu dituzte, eta beste hiru opari, 80ko hamarkadako rock urbanoaren lekuko izan nahi duen lan honetan. Barricada, Reincidentes, La Polla, Zarrapo eta antzeko taldeen oinarria dute, baina tarteka kantuei ukitu heavyagoak eta noizbehinka metaleroagoak erantsi dizkiete; punk arinenaren eta heavyaren artean oreka mantenduz. Abeslariak erregistro desberdinak landu ditu, eta kantu batean euskaraz moldatzeko ere gai dela erakutsi du. Bidegabekeriak eta harremanak dira kontakizun nagusienak, eta horretarako metafora ugari erabili dituzte.
Resaka
«Rock urbanoa egiten duten taldeek punkyek eta heavyek baino gehiago lantzen dituzte hitzak»

Mejor sólos que mal acompañados (Hobe bakarrik konpainia txarrean baino) diozue izenburuan, baina lan honetan Reincidentes taldeko Fernandoren eta El Drogasen laguntza izan duzue.


Hitz jokoa da, aurreko diskoa kaleratzerakoan diskoetxe batekin esperientzia oso txarra izan genuelako. Honetan lagundu gaituztenok, eta aurreko diskoan Fitok ere bai, oso lan ona egin dute; gainera ez dute trukean ezer eskatu gu laguntzearren. Oso pozik gaude.

Kalean gertatzen diren istorio gordinak, baina egiazkoak kontatzen dituzue…


Bai, bidegabekeriak, bizipenak, irakurritako kontuak… tristeak izan ohi dira, bai.

Diskoan euskarazko kantu bakarra sartu duzue, baina badirudi euskaraz ere ondo moldatzen zaretela. Ez duzue halako gehiago idazteko asmorik?


Orain arteko diskoetan, hiruretan, euskarazko kantu bana egin dugu, gure herriko hizkuntzarekiko konpromiso gisa. Ez ditugu gehiago egiten, euskara asko hobetu beharra daukagulako, baina ahaleginetan gabiltza euskaltegian. Etorkizunean zeinek daki…

Zergatik egiten du negar azaleko panpinak?


Aurreko lanarekin diskoetxeak egin ziguna irudikatu nahi genuen… ilusioa ere kendu ziguten. Panpinari begiak kendu dizkiote eta malkoak odolezkoak dira.

Bizitza biharamunarekin ikusten duzue, gauza onak dagoeneko igaro balira moduan?


Bai, buruko minarekin munduko arazo guztiak ikusita (kar, kar). Berez jende alaia gara, baina abestiak idaztean nahiago dugu gauzak salatzea eta ez bikotearen ilearen kolorea deskribatzea.

Rock urbanoa deritzon estiloa heavyaren eta punkaren artean dagoela esango nuke. Ados zaudete?


Ados. Punkaren jarrera duela uste dugu, baina musika landuagoa izan ohi dela, heavyaren teknizismora heldu gabe. Hala ere, beti pentsatu izan dugu rock urbanoa egiten duten taldeen hitzak punkyenak eta heavyenak baino hobeagoak direla. Guk ere ahalegin hori egiten dugu.

ASTEKARIA
2007ko uztailaren 08a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]


2024-04-24 | Juan Aldaz Arregi
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Eguneraketa berriak daude