Konkista modernoak

  • Hego Dakotan, Mato Paha –Hartz mendixka– santuaren azpian, goi bilera egin zuten iazko agorrilean Ameriketako Nazio autoktonoek eta hara hurbildu ziren bazter guztietako ordezkariek estrategia batua pentsatu zuten beren lur sakratuen begiratzeko.

    Beste kontu zahar eta garrantzitsu bat ere aipatu zuten. Aita santuari –eta Anglikar eliza buru den– Ingalaterrako erreginari berriz eskatu zieten deusezta dezaten Amerikaren konkista bermatu zuen bula, alegia, 1493an Alexandro VI.ak ezarri zuen Inter Caetera. Dokumentu horretan amerindioak pagano-salbaiak direla adierazten da, eta hori ez zitekeen inondik ere iraingarria izan –basoko paganismoa ez baita hiriko monoteismoa baino gutxiago, alderantziz agian– ez balute aitzakia hartu lurraren kentzeko beren jabe zilegiei, bulak Mundu berria nola banatu behar zen eta konkistatzaile bakoitzari zer zati egokitzen zitzaion finkatu baitzuen. Eta finkatzen du oraindik ere, ukatu gabe dago-eta.
Anuntxi Arana
Gaizka Iroz
Jadanik egina zioten eskaera Joan-Paulo II.a zenari 1992an, “Deskubrimendu”aren V. mendeurrena kari aldarrikatu zituztelarik Herri autoktonoen jende eskubideak Genevako Nazio Batuen Erakundean; eta geroztik ere behin baino gehiagotan salatu dute deskubrimenduaren printzipioa, herrien arteko bakearen, harmoniaren eta justiziaren kontra zuzen jotzen duelako, lurren lapurreta eta amerindioen genozidioaren justifikatzeko baliatua izan delako.

Aro modernoaren ekarpenak: preseski 1492an hasia zela erakasten ziguten Espainiako eskoletan –Colon Amerikara heldu zen urtean–. Gehienek, ordea, 1453 hautatzen dute, turkoek Konstantinopla hartu eta Bizantzioren konkista bururatu zutenean.

Anartean, otomandarren delako tolerantzia zela-eta, beren herrietan egon ziren Anatoliako grekoak, harik eta kasik bostehun urte geroago, Lehen Mundu Gerlan Turkia garaitua izan zela baliatuz, lurraldearen berreskuratzen saiatu ziren arte: orduan bai ohildu zituzten gehienak, eta izugarria izan zen haien exodoa. Armeniarrena Karlos Zurutuzak aipatu zigun astekari honetan apirilean.

Hemen Nafarroaren konkista dugu: Fernando Katolikoak ere bula bat nahi zuenez, Julio II. Aita santua tinkatu zuen, 1512an Exigit contumacium eman zion arte.

Eginak egin, konkisten atzera ezina aldarrikatzen dute konkistatzaileek. Nafarroakoen lehentasuna, itxura, Espainiari ahalik eta eratxikien egotea da, erresumaren euskaltasuna egiazta dezakeen edozein ideia edo ekimen oztopatzea. Turkiar batzuek ere zatiketaren eta barne etsaien beldurra ageri dute Benedikto XVI.ak bisita egin dienean; arrangura dira grekoek itzultzeko asmoa dutela, eta haien bosgarren kolumnatzat daukaten Patriarkatu ortodoxoa kanporatu beharko luketela diote, 1453tik hona Istanbul hiri musulmana dela eta sekula ez dela berriz Konstantinopla izango oroitarazteko.

Amerikan, autoktonoek beren lurren parte den mendreena berreskuratu nahi duten bakoitzean, hitzarmen eta itunak alde dituztenean ere, aski da lege txar bat justiziaren eta zuzentasunaren bertan behera botatzeko, eskubide berdintasunaren izenean.

Kaguen el kinto zentenario pegatinak 1992an ezagutu dituztenek badakite inguru hauetan ez diegula inongo zilegitasunik aitortzen konkistatzaileei, hastio ditugula guztiak. Beno, guztiak... nola gerta. Hiru konkista, hiruak garai bertsukoak, eta halere eta salbuespenak salbuespen, Mendebaldekoak eta Ekialdekoak oso modu desberdinez balioztatuak gure abertzale giroan.

Zergatik bada? “Historia erabiltzen dun”, erantzuten didate. Baina ez, historiak nau ni erabiltzen.

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude