argia.eus
INPRIMATU
Eguzkia eta Ilargia haserretuta
  • Miriam Mendoza, Maite Gaztelumendi ::Jaxinto eta giltza erraldoia

    Gero

    orrialdeak ::28

    prezioa ::6.15€

Pilar Iparragirre 2007ko uztailaren 08a
'Jaxinto eta giltza erraldoia'
Etxeko gaztetxoenei zuzendua dago Maite Gaztelumendik marraztu eta Miriam Mendozak idatzitako Jaxinto eta giltza erraldoia. Istorioan, Eguzkia eta Ilargiaren arteko haserrearen ondorioak agertzen dira. Lagun on askoak ziren biak, baina halako batean elkarri mokoka hasi ziren. Orduan, bata irten orduko bestea desagertzen hasi zen, eta ahaztu egin zitzaien lagun minak izan zirela ere. Zeruan nork agindu, horixe zuten borroka, eta biak aldi berean bazter guztiak argitzen zituztenez, inork ezin zuen jakin noiz zen gaua eta noiz eguna. Mundua erotu egin zen, jakina, eta liskarra amaitzeko eskatu zieten. Azkenean erabaki bat hartu zuten: munduaren alde batean Ilargiak aginduko zuen; bestean, Eguzkiak. Aralarko artzain bati zor diogu hori eragozteko burutapena.