argia.eus
INPRIMATU
Idoia Sagarzazu hil da
Jon Torner Zabala @jtorner 2007ko uztailaren 08a
Joan den asteburuan hil zen minbiziak jota Idoia Sagarzazu aktore irundarra. 46 urte zituen Sagarzazuk eta arrasto sakona utzi du antzerkian, telebistan eta zineman. Besteak beste, In Fraganti antzezlan arrakastatsuan parte hartu zuen 90eko hamarkadan. Telebistan egindako lanen artean Teilatupean, Benta Berri eta Ganbaran bai telesailak nabarmentzen dira. Pantaila handian berriz, Maité eta Karramarro uhartea ekoizpenetan parte hartu zuen.