"Anonimoaren mozorropean edozer esaten da eta edozerrez"

  • Elgetan sortua eta bertako
    Espaloia Kafe Antzokiaren sortzaileetakoa.
    Sustatu web gunea berak asmatu zuen.
    Goiena komunikazio taldeko
    telematika zuzendaria da Arrasaten.
Iban Arantzabal
Dani Blanco

Sustatu web arrakastatsuak aberastu al zaitu?


Bai, dudarik ez. Aberastu du euskal komunitatea eta aberastu nau ni ere. Nabigatzen nuen, baina Sustaturekin nabigazio aukerak egiten ikasi dut, edukia aukeratzen.

Sekulako astakeriak bidaltzen dizkizute: lan gustagarria al da zentsorearena?


Derrigorrean egin beharreko lana izan da. Anonimoaren mozorropean edozer esaten da eta edozeinez. Irakurleari interesatzen zaio kritika eraikitzailea izatea, gainera. Gainontzekoa zarata da, kaka!

Elgetako Espaloia Kafe Antzokiak aberastuko zintuen orduan…


Bai. Diruak aberas dezakeena baino askoz gehiago. Kasu honetan zaratarik ez, soinua da jasotzen dudan guztia. Izugarri ikasten dihardut Espaloian, lan talde humano hau hain da ona... Demasa da zinea izatea Elgetan, antzerki lanen estreinaldiak, kalitateko musika, umeen emanaldi bat, herriko musikariak taula gainean, doako wifi gunea, musika entzuteko eta egoteko leku erosoa… Erabiltzaile zifrak hor daude eta ekonomikoki bideragarria da.

Zein da zure lana benetan?


Soldatapekoan ikus-entzunezkoen zuzendaria naiz Goienan. Lan taldean gaude irratiko, telebistako eta Interneteko lankideak. Soldatabakoan herrigintza, kultura, euskara… Behar bat moduan bizi dut proiektuetan sinestu eta militantzia lana egitea.

Zuk asmatu al zenuen “Debagoiena” esamoldea?


Formazioz irakaslea eta filologoa naiz, baina aurretik euskalduna. Eta horregatik gustatzen zait, euskalduna naizelako, prakabarrenari “praka-behea” ez deitzea. Hariari tiraka, Deba Garaia ez da ezer Debagoienaren ondoan.

Arrasate inongo hiriburua ote?


Ez, Debagoiena bera hiriburu izan daiteke ze herriak batuago daude eta batuago egongo dira. Baina herrien Debagoiena dut gustukoago.

Aizu, susmoa daukat zuen Goiena hedabide-unibertso horrek funtzionatu egiten duela. Arrasate erdaldun hura: zer hintzen eta non hago!


Funtzionatu egiten du eta behar luke eredu izan beste eskualde batzuetarako. Enpresa berak kudeatuak irratia, Internet, telebista eta papera. Eskualde bakoitzean bertako euskara elkarteek gehiengoa duten kooperatiba bat… Euskarak merezi duen kalitatezko komunikazio proiektuak izango lirateke han eta hemen, monopolioetatik ihesi eta euskara hutsean.

Kooperatibismoa ote dugu “independentzia eta sozialismoa” binomiotik gertuen dagoen toki erreala?


Autokudeaketa ekonomikoa garapen hobeago baten giltza da. Baietz esango nuke, binomio horretatik edaten duela kooperatibismoak beste eredu batzuekin konparazioan. Baina kooperatibak badu erronkarik oraindik, esaterako, enpresa demokrazian sakontzea bizitza duin baten ikuspuntua galdu barik.

Aizu, Bergaratik ikusita Lhasa (Tibeteko hiriburua) gogorarazten dit Elgetak…


Elgeta Jainkoen herri? Zerutik gertuago gaude Debagoieneko edozein herri baino, baina herritarren herria izatearekin ni pozik.

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude