argia.eus
INPRIMATU
Euskarazko IKTen inbentarioa osatu du Eusko Jaurlaritzak
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2013ko maiatzaren 03a
Eusko Jaurlaritzaren asmoa euskaraz dauden baliabide eta tresnak zeintzuk diren herritarrei jakinaraztea eta haien erabilera erraztea da, horregatik osatu du Euskarazko Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia Berrien Inbentarioa. Inbentarioak proiektuei buruzko informazio sailkatua eskainiko du eta horrez gain, informazio hori etengabe osatu, zuzendu eta eguneratzeko tresna izango da. Aurten informazioaren eta komunikazioaren teknologien arloko proiektuak finantzatzeko diru-laguntzetan 1.350.000 euro banatuko ditu Jaurlaritzak –iaz baino %35 gehiago–.