Cristina Martin kazetariaren ikerlana dugu El Club Bilderberg. Los amos del mundo. Berrogeita hamairu urte omen daramatza jada mundu osoa zuzentzeko asmoa duen isileko elkarte horrek martxan. Partaideak? Besteak beste, David Rockefeller, Henry Kissinger eta enparauak, planeta honetako banketxerik garrantzitsuenak, gobernuetako lehendakariak eta ministroak, errege-erreginak, munduko moneta, polizia eta armen gorabeherez arduratzen diren erakunde ospetsuenen ordezkariak, komunikabide garrantzitsuenetako buruak eta etorkizunean gobernuetako aginte maila gorena lortu nahi duten politikariak. Helburua? Mundua gobernatzea, horrek milioika lagunen heriotza badakar ere.