argia.eus
INPRIMATU
Bi ikaskide gazteren arteko mezu trukaketa kilikagarria
  • B. Masine, R. Piumini ::Asmatu nor naizen

    Ibaizabal

    orrialdeak ::102

    prezioa ::11.20€

Urtzi Urrutikoetxea @urtziurruti 2007ko uztailaren 08a
'Asmatu nor naizen'
Institutuko ikastaroa hasi berri, ekiten dio neska batek mezuak bidaltzeari gustuko duen bere ikasturteko mutil bati. Maite duela, eta asmatzeko nor den, eskatzen dio besteari bizkar-zorroan sartu dion izenik gabeko gutunean. Eta mutila, jakinminez, prestatzen da erantzutera eta mezua neskak esandako lekuan uztera. Bien arteko jokoa da, eta biak dira horren jakitun. Haatik, mezu trukaketa horretan inoiz inorekin hitz egin duten baino argiago hitz egingo dute elkarrekin, eta horrek izango ditu bere ondorioak.