argia.eus
INPRIMATU
Tantak hezkuntza aldizkariaren 36.a
  • Batzuen artean ::Tantak

    Euskal Herriko Unibertsitatea

    orrialdeak ::124

    prezioa ::7.81€

Pilar Iparragirre 2007ko uztailaren 01
'Tantak'
Tantak EHUko hezkuntza aldizkariaren azken zenbakian Kalitate Parametroak eta Ebaluaketa Ulibarri Programan izeneko azterketaren ondorioak eskaini dituzte. 2005. urtean J. Inazio Markok zuzendu eta Iker Salaberriak eta Denis Elortzak ikertu zuten gai hori eta orain Kalitate Programak eta Normalkuntza Programak ikastetxeetan: elkarrengandik ikasten. Ikerketa baten emaitzak tituluarekin plazaratu dituzte ondorioak. Bestalde, Elena Herranek automatismoa eta psikomotrizitatea aztertu ditu haur hezkuntzan Jauzika hiru urterekin: Haur portaera psikomotorearen behaketa lanean. Laura Elosuak berriz, Nerabeen Lanbide-lehentasunak azaldu ditu, J. Domingo Villarroelek informazio eta komunikazio teknologiekin eskaini daitezkeen didaktika berriak, eta Txema Preciadok Euskal ikusteko era ez ezik, koloreen artean ere badago bazterreraturik lana.