Hastapenetako rock-and-rolla eta bluesa euskaraz

  • On Benito ::On Benito

    autoekoizpena

    iraupena ::17´14´´

    prezioa ::6€

'On Benito'
50eko hamarkadako rock-and-rollaren sustraiak arakatu eta AEBetako hastapenetako bluesa gure artera ekarri duen hirukotea Nafarroako iparraldetik dator, musikarien harrobi itzela den Beratik. Hiru anaia tradizioa berreskuratu nahian. Bost kantu batu dituzte lan honetan, guztiak euskaraz, baina AEBetako tradizio zaharrenaren parera ahoskatuta. Are gehiago, antzinako taldeen soinua lortu dute, Berako Mik estudioan instrumentu eta anplifikagailu zaharrak erabilita. Emaitzari beraiek bluesa deitzen dioten arren, tarteka Crypt diskoetxearen edota indarrean dagoen Reining Sound taldearen antza ere badute; hau da, rock-and-roll primitibo azkar eta gordina, gitarra eta bateria oso markatuekin, hain zuzen ere. Horrez gain, arimaz betetako blues kantak ere idatzi dituzte.
On Benito
«Bluesa euskaraz egin daitekeela jakiteak poza emango lioke Bitoriano Gandiagari»

Aurretik musika esparruan denetarik egin duzue, baina zer dela-eta hasi zarete horrelako doinu primitiboekin?


Bluesa beti izan dugu presente, baina beti nahiko zeharka. Gogoa genuen estilo hori ehuneko ehunean jorratzeko. Bestalde, musika mota hau oso oinarrizkoa da eta sofistikazioak ez dio sobera onik egiten; proiektuak zerbait primitiboa izan behar zuela argi genuen.


Zer esango luke Bitoriano Gandiagak burua altxatuz gero, bere testuekin idatzitako rock-and-rollak entzungo balitu?


Sorpresa hartuko luke seguruenik. Hala ere, diotenarengatik Gandiagak nahiko gizon irekia dirudi. Bluesa euskaraz egin daitekeela jakiteak poza emango ziola uste dugu.


Nor da Fatema Rakei?


Irango idazle bat. Berria egunkaritik ezagutu genuen eta haren idazteko modua gustuko dugunez, Distantzia izeneko letra aukeratu genuen.


Zerk batzen zaituzte On Benito osatzen duzuen musikariak?


Anaiak izateak batzen gaitu, baina oso garrantzitsua da amak erakutsitako musikarekiko maitasuna ere, gure arteko bestelako lotura sortu du.


Hiru minututan dago rock-and-roll abesti on baten muga? Ez da gehiago behar?


Iraupena ez da nahita izan, eta muga... ez dugu mugetan sobera sinesten. Hala ere, egia da rock-and-roll kantaren formatua labur samarra eta zuzena denean dugula gustuko.


Soinu zaharra eta aldi berean ona lortu duzue bi egun eskasetan...


Gitarren tratamenduan oso argi dugu soinua; eta amplifikagailu eta gitarra zaharrak erabiltzea gustatzen zaigu hori lortzeko. Bestalde, bi egunetan grabatu eta nahastua egoteko Maikelek lan polita egin du.


Abesteko eta ahoskatzeko eran ez dirudi euskara denik... Agian, ez gaudelako ohituta halako sonoritatea euskaraz entzuten?


Ez zara aipatzen duen lehenengoa eta egia esan guri natural atera zaigu ahoskatzeko modua. Ohitura falta arrazoi bat izan daiteke.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude