Euskal Herriko historiari buruzko azterketetan, gutxi landu izan den gaia da Jose Antonio Azpiazu historialari eta antropologoak La historia desconocida del lino vasco lanean eskaintzen duena: XVI., XVII. eta XVIII. mendeetan lihoak euskal gizartean izan zuen garrantzia. Egundokoa izan zen orduko euskal gizarte harremanetan eta ekonomian izan zuen eragina, batik bat euskal emakumeengan. Eta ez bakarrik ezkonsarian hainbat eta liho pieza gehiago izan, orduan eta aberastasun gehiago erakutsi ahal zutelako. Dotearen kontuaz aparte, berealdiko garrantzia izan zuen lihoak euskal emakumeengan, beraiek produzitu eta lantzen zutelako, eta gizartean eragin eta ondorio gehiago izan zuena: beraiek saldu zuten!