argia.eus
INPRIMATU
Josu Zabaleta
«Harreman estu eta aldi berean liskartsua dute. Hortik tragedia»
2007ko uztailaren 01
Josu Zabala
Zaldi Ero

Aurkeztu ezazu euskaratu duzun lana.


Ez dakit argumentua aurreratu behar den... Esan daiteke oso nobela hotza dela. Gauzak ia-ia modu mekanikoan gertatzen dira. Baina .aldi berean oso geldiro irakurtzeko lana ere bada. Uste dut nahita egin zuela Yourcenarrek prosa oso trinko batean, irakurlea geldiro joan zedin irakurtzen. Gaia amodio-gorrotozko boterea da, ez konprometitu nahi izanezko egoera bat, azkenean tragedia bihurtuko dena. Eta tragedia, nolabait inguruak ematen du, liburuaren azalean agertzen da: jauregi desegin bat, momentu gogor batean, gerra eta tiro hotsen artean. Giro horrek sortzen du tragedia, bai; baina era berean tragedia sortu, protagonistek sortzen dute, giro horrek ia axola ez balie bezala.

Zerk bultza zintuen nobela hau itzultzera?


Neronek proposatu nien editoreei itzultzea, esanaz: Yourcenar gustatzen zait, besteren artean, baina liburu hau asko gustatu zait tamainaz, trataeraz eta baita guretzat ere, gaur egungo egoeraz pixka bat pentsatzeko; ze beharbada ez litzateke ikaragarri zaila izango gure azkenengo hogei urteotako historian honen antzeko zerbait aurkitzea.

Protagonistei buruz, zer azalduko zenuke?


Anai-arreba pare bat eta kontalaria dira. Hiru. Nobelan ez da esaten, baina kontalaria homosexuala da inondik ere; bere burua erruki gabe aztertzen duena; azterketa horretan bere buruari gezurrak kontatzen dizkio, besteek ere kontatzen dituzte gezurrak... Hau da, Marguerite Yourcenarrek jakin izan du islatzen pertsonaia bat bere buruari buruz esaten dituen egi eta gezurrekin.