“Oso argi daukat ‘mertzenario’ bat naizela”

  • Beti oinak lurrean dauzkalako hasi zen soziologia ikasketak egiten. Burugogorra delako bukatu zituen. Inplikatua bezain lotsatia, Fagor-eko lanpostu finko bati uko egin, eta Arraldeko ertzainburua da egun.
Itziar Ituño
Dani Blanco

Ertzainburu guztiak lotsatiak balira...


Lotsatiok atera beharreko gauza mordoa daukagu gordeta. Aktoretza terapia hutsa da.

Terapia batzuk oso garesti irteten dira.


Aktore izateko apustua egiteko oso seguru egon behar da eta ni oso pertsona insegurua naiz. Ez dut sekula “aktore izango naiz” esan, apurka-apurka etorri zaizkit gauzak.

Eta etortzen ez direnean...


Aspertu egiten zara. Nekatu. Ez dakizu nondik heldu, zelan... Une gogorrak dira.


Madrilerat banüazü” kantatzeko bezain gogorrak?


Gogorra da zure herria utzi eta emigrante bat izatea. Hau herri txikia da baina material itzela dago. Diru laguntzak orekatzea litzateke kontua, apustua egitea gauza berri, apurtzaile, eta alternatiboen alde.

Alternatiba subentzionatua?!


Istorioak kontatzen duenaren arabera jartzen da dirua. Artistek erabaki behar dute zer kontatu nahi duten, ez botereak. Hori da askatasuna, baina ez dagoenez...

Beharrik ETAri buruzko film serio bat egiteko garaia den.


Bat ez, ETAri buruzko pelikula eta antzerki asko egin behar dira. Ikuspegi guztietatik ikusita. Batzuek ez daukate kontatzeko aukerarik ere.

Baina antzerkia ez al zen ongi pasatzeko?


Lehen antzerkia aldaketaren aitzindaritza zen, tabuen normalizaziorako tresna. Gaur egun, geroz eta garrantzi gehiago ematen zaio saltzeari. Merkantilizatuta dago.


Business is business my friend!


Egon ahal da kontsumorako ona den artea, baina gaur egun kontsumorako saltzen dena penagarria da.

Penagarriagoa da alternatibarik eza.


Begira zer gizarte motatan bizi garen! Dena dago salgai, dena erosten da, dena kontsumitzen da... Zerbait aldatzen duten lan desberdinak ez dira ongi jasotzen, ez gaudelako ohituta.

Horregatik joaten da jende gutxi antzokira?


Gure esku dago, guk hurbildu behar dugu herrira. Agian formula aldatu eta kale-antzerkia egin behar dugu, bat-batekoa, domeka batean, poteo orduan...


Eta jendea deseroso utzi?


Bai, deseroso, buruari bueltaka sentimendu batekin... Arrastorik uzten ez duen antzerkia artetik oso urrun dago.


Eskerrak batzuen ustez dena primeran doan!


Produktoreen aldean bazaude diplomatikoa izan behar duzu. Nik oso argi daukat mertzenario bat naizela, eta egun batean zerbait sortzen badut artea sortu nahi dudala.

ASTEKARIA
2007ko uztailaren 01a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Azkenak
Iaz gehien mailegatu zen euskarazko liburua, Nerea Ibarzabalen 'Bar Gloria'

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako liburutegietan 2,7 milioi mailegu egin ziren 2023an, 2018an baino 100.000 inguru gehiago.


2024-04-23 | Euskal Irratiak
Indarrak biltzeko eguna antolatu du Erdiz Bizirik-ek Elizondon

Erdizko meategiaren kontrako plataforma herritarrak aldarrikapen eta besta eguna antolatu du joan den larunbatean Elizondon. Heldu diren asteetan epaiketa ukanen dute Magnesitas Navarra enpresaren kontra. Hain zuzen, auziak eraginen dituen gastuei buru egiteko sustengu... [+]


2024-04-23 | ARGIA
Instagram da EAEko gazteen sare sozial gustukoena

TikTok eta BeReal dira azken urteotan gehien hazi diren sare sozialak. Gazteen artean, %40ak esan du euskara ere erabiltzen duela. Gaztelania 97,9ak erabiltzen du, eta ingelesa %62,4ak. Datuok Gazteen Euskal Behatokiak egindako Gazteak eta sare sozialak. Euskadiko gazteen... [+]


Oskar Zapata (Topagunea)
"Euskarak aurrera egin dezan aliatu berriak behar ditugu"

Nafarroa Garaian euskararen aldeko jarrera gero eta handiagoa izan dadin ildo diskurtsibo berriak proposatu ditu Euskaltzaleon Topaguneak


Eguneraketa berriak daude