Inbertsio historikoa

  • 2006ko ekitaldi ekonomikoko emaitzak oso onak izan ziren MCC Taldearentzat.

    2007rako aurreikusitakoak, berriz, hobeak izango dira eta 750 milioi euroko irabaziak lortuko ditu, iaz baino %10 gehiago. Gainera, 1.350 milioi eurotara iritsiko den inbertsio historikoa egingo du eta, internazionalizaziora eta Eroskira bideratuko du.

    MCC Taldeak aurten egingo duen inbertsioa “historikotzat” jotzen da eta, 1.350 milioi euro inbertituta, bere errekor guztiak ondu ditu, iaz baino %15 gehiago inbertituko baitu. Kopuru horren erdia, gutxi gorabehera, Eroskik bereganatuko du. Gainontzekoa finantza taldearen eta talde industrialaren artean banatuko da; Euskadiko Kutxa buru izango da. Hori ondorioztatzen da Taldeko zuzendaritzak esandakotik; izan ere, 2006an ondorio ekonomiko onak izan zituzten eta aurreratu dute haien aurreikuspenen arabera aurten emaitzak hobeak izango direla. Uztailaren 31n, Taldearen zuzendaritza aldatuko dute. Egungo lehendakariorde Jose Mari Aldekoa lehendakaria izango da. Ardura hori, orain arte, Jesus Cataniak izan du, baina erretiroa hartuko du.
MCC
MCCk iaz 13.390 milioi euroko fakturazioa izan zuen, aurreko urtean baino %13 gehiago; eta 677 milioi euro irabazi zituen. Horrek esan nahi du %24,2 hazi direla irabaziak. 83.600 langile zituen iaz, eta, horietatik, 40.000 langilek baino gehiagok Hego Euskal Herrian egiten zuten lan. Aurten, 14.000 milioi euroko fakturazioa eta 750 milioiko irabaziak izatea kalkulatzen da.

Nazioartekotzen eta enplegua sortzen

Duela zenbait urtetik hona MCCk erabiltzen duen internazionalizazio politikak aurrera jarraituko du. Beste herrialdeetan, 65 lantegi ditu eta hamabi proiektu baino gehiago aztertzen ari da. Ekitaldi ekonomiko honetan, Ekialdeko Europan, Asian eta Amerikan beste zortzi proiektu jarriko dira abian. Berehalako etorkizunean, Errusia eta India izango dira apustu internazional handietakoak.

Haren beste apustua, tokiko enplegua sortzearena, datozen hilabeteetan dinamizatuko da. Datu errealek uste sendo hori bermatzen dute, MCC munduko liderra baita lankidetzetan. Horretarako, ekimen berriak abiaraziko ditu osasunaren esparruan, energia berriztagarrietan eta aeronautikan. Trenbideen negozioaren aldeko apustua ere ezin da alde batera utzi. Baliteke CAFekin edota sektoreko beste enpresekin lankidetzan aritzea. Aurreko ekitaldi ekonomikoan, MCCk sustapen zentro bat jarri zuen martxan eta 300 lanpostu inguru sortuko dituen bost industria proiektu berri jarri zituen abian. Gogoratzekoa da MCCk 2006an, 1.321 lanpostu sortu zituela Hego Euskal Herrian.

MCC Taldeak dituen 83.601 lanpostuak honako leku hauetan daude banatuta: %43,9 Hego Euskal Herrian, %37,3 Espainiako Estatuko gainontzeko lekuetan eta %18,8 munduko beste herrialdeetan. Hegoaldean dauden lanpostuetatik, 36.698 Euskal Autonomia Erkidegoan daude eta 3.966 Nafarroan. Espainiako Estatuko gainontzeko lekuetan, honako eremu hauetan sortu zituen lanpostu gehien: Galizia (4.429), Andaluzia (4.021), Balearrak (3.090), Madril (2.212), Katalunia (2.138) eta Gaztela eta Leon (2.075).

Euskadiko Kutxa: sarea handitu eta higiezinen negozioa

Euskadiko Kutxak, 2006an, 176 milioi euro irabazi zituen eta, ondorioz, aurreko urtean baino %17,1 gehiago irabazi zuen MCCren banketxeak; bere bulegoen sarea eta higiezinen negozioa handitu nahi ditu aurten. 2006an, 17 bulego ireki zituen, sei euskal lurretan eta gainontzekoak kanpoan; kanpoko sare hori, jada, bezeroen %20 da. MCCko beste enpresa den Lagun Arorekin batera, 2006an, Euskadiko Kutxak higiezinen 13 proiektutan hartu zuen parte, hau da, 2.400 etxebizitzatan. Urteko hamar bat promoziotan hartu nahi dute parte, eta promozio horietako gehienak haren hedapen sarean daude, hala hipoteka negozioak horietan bermatzeko.

Eroskik Caprabo erosi du

Eroskik Caprabo banaketa katea erosi berri du 1.125 milioi euroren truke –jabetzaren %75a–. Kataluniako, Nafarroako eta Madrileko adarrak gehiago luzatuko ditu horrela. 2.348 establezimendu eta 47.000 langile izango ditu eta 8.000 milioi euroko fakturazioa. Capraboren erosketa kontuan hartuta MCCk 100.000 langile inguru ditu. Lehen aipatutako 83.600 horiei Capraboko 15.000 gehitu behar zaizkio.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude