Graffitiak, film laburrak eta irratia

  • Hala Bedi irratiko estudioetan sartuko dute muturra, graffitietan trebatuko dira eta kamara hartu eta film labur bat sortzen ahaleginduko dira. Arabako Ikastolen Elkarteak behintzat, hori dauka prestatuta 12-17 urte arteko gaztetxoentzat uda honetarako,
    beti ere euskarara hurbildu nahian.

    Arabako Ikastolen Elkarteak Euskal Herriko zazpi probintzietako 12 eta 17 urte arteko gaztetxoei helarazi nahi dien mezua hauxe da: Aisian ere euskaraz, gozatu ere euskaraz. Aisialdian ere, euskaraz egin daitekeela erakutsi, euskaraz ere gozatzeko aukerak badirela baieztatu eta euskarak, eskolaz kanpo, bere tokia duela ikusarazi.
Nagore Amondarain
Maddi Soroa
Helburu hori ardatz izanik, Arabako Ikastolen Elkarteak Gazte Egonaldiak izeneko proiektua jarri zuen abian pasa den otsailean. Gazteak eta euskara uztartzeko asmoz, euskararekiko motibazioan eta erabileran eragingo duten egonaldiak prestatzen hasi ziren. Egonaldi horiek udan izango dira Bernedon. Uztaileko bigarren astean 12 urtetik 14 urte artekoentzako txanda izango da eta hirugarren astean, berriz, 15etik 17 urte arteko gazteentzako.

Proiektua martxoan eman zen ezagutzera ikastolaz ikastola. Gazteei gonbitea luzatzeko ikus-entzunezkoak erabili dituzte egonaldien asmoetako bat horixe delako, ikus-entzunezkoen bidez euskarara hurbiltzea. Beraz, blogak erabili dituzte informazioa zabaltzeko eta www.youtube.com web gunean gonbite bideoa zintzilikatuta dute. Egonaldietan parte hartzeko izen-emate epea apirilaren 20an amaitzen bazen ere, egun hori iristerako, lehen txandarako ez zegoen tokirik. Arrakasta ikusita, Arabako Ikastolen Elkartea Gazte Egonaldien proiektua urte osora zabaltzeko prestatzen ari da.

Bernedoko egonaldien helburuei dagokienez, zera uste du Nagore Amondarain, Arabako Ikastolen Elkarteko kide eta Gazte Egonaldien antolatzaileak: “Aisialdian euskararen gaiari sustraitik eusten dion proiektua da honakoa. Adin horretako gazteek erreferenteak imitatuz jokatzen dute sarritan, beraz, guk euskarazko erreferenteak eman nahi dizkiegu eta ahaleginak egin behar ditugu eredu horiek arrakastatsuak izan daitezen”. Gazteen euskararekiko motibazioan eta jarreretan eragin nahi dute antolatzaileek eta proiektu berritzailea eta modernoa eskaintzen saiatu dira.

Gazteentzako hutsunea

Garrantzi berezia eman nahi diote Gazte Egonaldietan parte hartuko duten gazteen adinari. Amondarainen iritziz, “gutxi dira 12 eta 17 urte arteko tarteari jaramon egiten dieten euskara sustatzeko egonaldiak. Horregatik, udako egonaldietan adin tarte hori betetzera gatoz, garrantzi handiko garaia baita; adin tarte horretan hasiko dira hizkuntza portaerak finkatzen, harreman berriak egiten, zaletasunak definitzen... eta guk bizitzako etapa berri hori euskaraz gara eta defini dezaten nahi dugu”.

Haurrak ez baizik eta gazteak, udalekuak ez baizik eta egonaldiak. Bernedoko protagonistak beraiek izango dira, gazteak. Zazpi probintzietakoak elkartuko dira, herri oso euskaldunetakoak nahiz ez hain euskaldunetakoak. Begiraleek, horixe, begirale lana egingo dute eta gazteak izango dira euren proiektuen arduradun.

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude