Eta horrela

  • Kirolean, pribatuaren eta publikoaren arteko borroka gertatzen ari da gaur egun. Federazioak, hainbat kiroletan bederen, indarra eta eragina galtzen ari dira nabarmen, eta arlo pribatuak lekua kendu dio, sinbolikoki besterik ez bada ere, publikoa zenari.
Koldo Aldalur
Dani Blanco
Pare bat adibide, zertaz ari naizen argitzeko: Pilota profesionalean ari diren bi enpresa nagusiek, Aspek eta Asegarcek, egutegiko txoko guztiak torneoz bete dituzte. Uda parteko pilotazaleen zita nagusiak, gutxienez dozena erdi bat bai. Eta, horietaz aparte, txapelketa izena hartu duten torneoak, txapelketa izendatu dituztenak, beste mordo bat: lau koadro eta erdikoak erreinu zaharrean, eta erreinu zaharra zenean, buruz burukoa eta binakakoa. Azken hauetan agertzen da garbien publiko eta pribatuaren arteko kontraesana. Enpresa nagusiek erabakitzen dituzte datak, pilotalekuak eta pilotariak. Zenbat eta zeintzuk, eta jakina, enpresa bati dagokion legez, kirol esparrutik gaindi jartzen dituzte euren helburu ekonomikoak; xoxak, alegia.

Eta horrela, Nagorek edo Otaegik esate baterako, nahiz eta euren maila sarri erakutsi duten kaiola barruan, ezin dituzte, txapela preziatuaren itxaropenean, izen handiagoa eta sarri joko gutxiago dutenen aurka indarrak neurtu. Euren akatsa, enpresa txikietan ari direla. Eta horrela, hogei pilotari aurkezten dizkigute maila nagusiko buruz burukoan; zaleok jakingo ez bagenu bezala, ez lehen eta ez orain, inoiz ez direla izan lehen mailako hogei pilotari. Eta horrela, produktua saldu behar delako jakina, ofizialtasuna ematen diote, eta ondorioz, ematen diogu, pribatua denari. Eta inor gutxik jarri ohi du zalantzan Irujo, Barriola, Titin edo Eulate direla txapeldun ofizialak. Eta horrela, galdera zuzena: esku pilotako enpresa txiki batek, Ordagok, Garfek edo Frontisek kasu, bere pilotariekin torneotxoa antolatuko balu, hango irabazlea ere txapeldun handienen zerrenda disdiratsuan, Atano III.arekin, Gorostizarekin, Retegitarrekin, Galartzarekin, Gartzia Arinorekin, Azkaraterekin edo Irujorekin batera jarriko al lukete? Ez, jakina.

Hauek, esku pilotari dagozkionak. Baina palaz, zestaz, erremonteaz edo pilotan aritzeko beste edozein modutaz arituko bagina, antzeratsu.

Herri-kirolen munduan ere bada, azken bolada honetan, publiko eta pribatuaren arteko erlazioa islatzen duen aferarik. Txapartegik eta Lasak jokaturiko aizkora eta sega apustuan, federazioak bere arauak ezarri nahi izan ditu eta kontratu pribatua adostu zuten kirolariak ez datoz bat. Federazioaren nahia, belarra ebakitzean txukuntasuna eta honek lekarzkeen isunak, kirolariena, eurek mahaian eginiko tratua errespetatua izan dadila. Federazioko epailerik gabeko apustua? Eta zergatik ez?

Beraz, apustua ez dago bakarrik kirolariek jarritako egunean eta izendatutako plazetan. Apusturik garrantzitsuena bulegoetan dago. Kirolarien iritziak eta erabakiak aintzat hartu eta errespetatuz hartutako erabakiak izango dira federazioen apustua. Mikel Laboak abestian dioen bezala “inor ez inoren menpean, nor bere buruaren jabe”.

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude