argia.eus
INPRIMATU
Baserriaren interpretazio zentroa zabaldu dute Igartubeitin
Jon Torner Zabala @jtorner 2007ko uztailaren 01
Ekainaren 23an euskal baserriaren interpretazio zentroa zabaldu zuten Ezkio-Itsasoko (Gipuzkoa) Igartubeiti baserrian. Zentroa museoaren osagarri izango da. XVII. mendeko baserritarren bizimodua ezagutzeko aukera eskainiko die bisitariei. Besteak beste, erakusketa aretoa, erabilera anitzeko gunea, denda eta txotx gunea jasoko ditu zentroak.