argia.eus
INPRIMATU
Pakito izurdea eta mutiko nikaraguarra
  • Mikel Murua, Julen Tokero ::Agur Pakito!

    Elkar

    orrialdeak ::36

    prezioa ::7.35€

Pilar Iparragirre 2007ko uztailaren 01
'Agur Pakito!'
Nikaraguatik Euskal Herrira amarekin batera etorri beharrean izan zen mutikoa da Kintxo Barrilete, bere kometarekin batera Donostiako kaira Pakito izurdea ikustera egunero joaten den mutikoa. Haur honek asko ikasteko asmoa du, bere herrira itzultzean mediku ona izateko. Horrela ez baita beste inor bere lagun Robertito bezala hilko, herria Nikaraguan pobrezian bizi delako eta mediku gutxi dagoelako. Pakito izurdeak kontsolatuko du Kintxo, eta Pirritx eta Porrotx pailazoen lagun ere egingo da. Desagertzen den arte.