Pastak jan eta gero

  • Aurrean daukat ekainaren 5eko egunkaria. Azalean, izenburu handia, denok ezagutzen duzuena: “Su-eten iraunkorra haustea erabaki du ETAk, gaur gauerditik aurrera”. Barruan, 48. orrian, Zaldieroaren zinta, The Organization protagonista duena hau ere, “Pastak” izenarekin. Biñeta parea. Lehenengoan, erakundeko bi lagun ikusten ditugu, beren txano, txapel eta guzti; kafea hartzeko jarritako mahaiaren aurrean daude, atrezzo guztiarekin: kafetera, katiluak, pastak plater batean, eta mahai-zapi guztiz kitsch bat; aurrean bi aulki hutsik, eta Asierrek dio: “Deskuidatzen bahaiz ez dittuk gehio etortzen!!”. Bigarren biñeta lagun bien arteko solasaldiak hartzen du: “Kafea aspaldian hoztu zuan eta txokolatezko pasta guztiak jan dittuk…” jarraitzen du Asierrek; “Jan dizkiagu esan nahiko duk!!” erantzuten dio kideak; “Nik bat edo bi bakarrik”, amaitzen du Asierrek.
Xabier Mendiguren Elizegi
Dani Blanco
Bere absurdoan jeniala zen, Zaldieroak ohiturik gauzkan bezala. Baina anakroniko bihurturik zegoen argitaratu zenerako. Bezperan, marrazkia egitean, Patxi Huartek ez baitzekien berria, guk geuk ere ez genekien bezala. Eta irria izozturik gelditu zitzaigun askori, mahai gaineko kafea baino hotzago eta mikatzago. Mahai bera erakutsi zigun marrazkilariak biharamunean, “Urratsa” izenburupean: “Asier… / Zer dugu? / Su-etena bertan behera utzi dugu. / Hara. Independentziaren bidean beste urrats bat!!”. Eta amaieran, korolarioa: “Kontua da aurrera edo atzera eman ote dugun!”.

Bere bide ustez argitsuan, gero eta etsai gehiago ditu erakundeak, gero eta traidore gehiago topatzen ditu bazterretan. Eta hori, nahi ez badu ere, arazo handia da gerra irabazi nahi duenarentzat, arerioa baino askoz ahulagoa denean batez ere. Beste arazo bat ere badu ordea: ustez ulertu lezaketenengan ere, abertzale eta euskaltzale eta ezkertiar den gizarte-atalean gero eta gutxiago konprenitzen dela erakundearen logika, gero eta arrotzago eta urrunagoa zaiola haren estrategia, gero eta deserosoagoa eta gaitzesgarriagoa estrategia horren ondorengo jardunbidea.

Horixe baita kontua. Pastak amaitu dira. Orain, beste zerozertara pasatu behar da. Eta hor txisteek ez dute lekurik, ondo asko daki Zaldieroa artista handiak ere. Lehen gauzak oker egonda ere, inork sinesten du amnistia, autodeterminazioa, lurralde-batasuna hurbilago izango ditugula inori auto azpian amosal-opari bat utzita?

Mesedez, Asier: kimizefak –Quimicefa jostailua, alegia– utzita, sartu ezazu bizkotxo bat labean.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude