argia.eus
INPRIMATU
Orkoienen D ereduko bi gela
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2013ko maiatzaren 03a
Nafarroako Orkoien herrian, ez dute D eredurik; D eredurik ez zuen Nafarroako eremu mistoko herri bakarra izan da orain arte. Herrian D ereduan aurrematrikulatu diren 26 haurrak Sanduzelaira joatekoak ziren eta horrek arazoak sortu zituen Sanduzelain, haur batzuk lekurik gabe geratu baitziren. Nafarroako Gobernuak euskarazko ereduko bi gela zabaltzea erabaki du 3 urteko umeentzat. Orkoienen bi gelak irekita arazoa konponduko da, baina adabakia besterik ez da Nafarroako hainbat herritan eta Iruñeko hainbat auzotan arazo berbera urtero errepikatzen delako.