Mikel Asurmendik jasotako harri bitxiak

  • Mikel Asurmendi ::Komatxo artean 1

    Utriusque Vasconiae

    orrialdeak ::238

    prezioa ::18€

'Komatxo artean'
Makina bat elkarrizketa egin zuen Mikel Asurmendik Donostiako Herri Irratiko Komatxo artean literatur irratsaioan, bere gidaritzapean egon zen sei urteetan. Utriusque Vasconiae argitaletxearen eskutik plazaratu berriak dituen izen bereko liburu bien hitzaurrean euskal literaturaren paisaian murgiltzeko berealdiko aukera izan zela aitortu du. Gainera, 1997tik 2006ra iraun zuen irratsaioaren nondik norakoak eman ditu kazetariak –1999ko urritik egon zen programa bere ardurapean–. Elkarrizketa sakon haietako batzuk irakurtzeko aukera izan dute jada ARGIAko irakurleek, aldizkarian plazaratu baitzituen Asurmendik. Orain haietako hogeita zortzi bildu ditu Komatxo artean 1 liburuan.

ASTEKARIA
2007ko ekainaren 24a
Azoka
Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude