argia.eus
INPRIMATU
Izenak
2013ko maiatzaren 03a

Irantzu Rojo bizkaitarrak irabazi zuen Miarritzen jokatutako Euskal Herriko Haur Kantu Txapelketa, gaztetxoen mailako bakarlarien sailean. Bikoteetan Ondarroako Loinatz Iraolagoitia eta Lore Lema nagusitu ziren eta taldeetan, Hazparne Lekuine eta Makeako taldea. Txikien mailan berriz, Maina Garatek eta Donazaharreko San Mixel eskolako taldeak irabazi zuten, bakarlarien eta taldeen sailetan, hurrenez hurren.

 

Felix Viscarret zinemagile nafarrak Bajo las estrellas (Izarren pean) bere lehenengo filma estreinatu du. Filmaren zatirik handiena Lizarra inguruan grabatu dute, eta istorioak Fernando Aranburu idazlearen El trompetista del Utopía eleberria du ardatz. Madrilen zerbitzari eta tronpeta jotzaile bezala lanean ari den mutila Lizarrara itzuli beharko da, eta han ezusteko ugari izango ditu. Alberto San Juan, Emma Suarez, Julian Villagran eta Violeta Rodriguez dira pelikulako aktore nagusiak.

 
 

Arantxa Urretabizkaia, Andoni Egaña, Toti Martinez de Lezea, Patziku Perurena, Edorta Jimenez, Miren Agur Meabe, Unai Elorriaga eta Itxaro Borda idazleen testuak bildu ditu Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak plazaratutako Lua, herriaren arnasa liburuak. plazaratu du. Lurrari, urari eta aireari buruz idatzitako testu horiekin batera, Joseba del Villarren argazkiak aurki daiztezke liburu horretan.