argia.eus
INPRIMATU
Behinolaren azken zenbakia
  • Batzuen artean ::Behinola

    Galtzagorri Elkartea

    orrialdeak ::64

    prezioa ::8€

Pilar Iparragirre 2007ko ekainaren 24a
'Behinola'
Behinola haur eta gazte literatura aldizkariaren hamabosgarren zenbakian, besteak beste, liburu-dendak dituzte hizpide. Horretarako, Iruñeko Auzolan eta Bilboko La Gusana hartu dituzte elkarrizketa gai. Horrez gain, Ana Unanuek eta Arantxa Agirreurretak Euskal Herriko lurralde ezberdinetako liburu-dendetan aurkitu dutena azaltzen duen Gehiago saldu nahi dute lana eskaini dute. Gainera, Galtzagorri Elkartearen izenean Galdakaon martxan jarritako Letren Leihotik 2007 izeneko programaren berri ematen zaio irakurleari. Horretarako bertan parte hartu zuten Miren Atutxak, Mattinek, Itziar Zubizarretak eta Yolanda Arrietak beren ikuspuntuak agertzen dituzte. Ondoren, aurtengo Euskadi Saria eskuratu duen Iban Zalduaren ipuina dator.