argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2013ko maiatzaren 03a

Claude Hagege frantziar hizkuntzalariak Berrian esanak: “Hezkuntzan murgiltze eredua da eraginkorrena, baina ez da aski. Iraupena transmisioaren bidez bermatzen da, eta Ipar Euskal Herrian biziki hauskorra da. Nola ez da izanen, ikusirik unibertsitateak euskarari ematen dion tokia! Euskal ikasketak ahulak dira, eta Bordele, Tolosa eta Baiona artean daude zatiturik. Gizarteari igortzen zaion mezua argia da. Ipar Euskal Herrian unibertsitaterik ez dago Frantziak lehen mailako ehorzketa prestatu diolako euskarari. Horiek horrela diren bitartean, ikertzaileek lan eskerga eginen dute euskararen alde, baina ez du eraginik ukanen gizartearen atxikimendurik ez badu”.