Ametsetako arabarba

  • Lurretako lezka bizantziarra etxeratzean pago negartien adarren ferekapean urte gozo batzuk badaramatzan arabarbaren (Rheum rhabarbarum) aldamenean jarri asmo dut. Izurri beltzak hustu omen zuen Arraztiatik Ziritzarako gladiolo-lezka haren istorioa, honenarekin pareka daiteke. Irakurri, irakurri... XIX. mendeko azken hamarkadan izurri zuneta beltza arkakuso arruntek hedatzen zutela jakin eta bere aurkako borroka benetan eraginkorra antolatu zen arte makina bat lotsagabe mutur-luze aberastu zen maki sasi belar-erremedio salduaz. Arabarbarrarena tartean. Londresen XVI. mendearen amaian berebiziko izurriari aurre egiteko fashion gorena arabarba hautsa hartzea zen. Hau Txina eta Mongoliatik ekartzen omen zuten veneziarrek eraiki zuten jauregi latzik bisnis honen bizkar.
Arabarba frantsesen rhubarbetik, zein latinaren rheum barbarum, zein rhubarb grekotik, zein Ukrainako Rha ibaiaren izenetik, hau da, batelari ederrik baduen Volga ibaiaren izena denetik dator. Bere erribera zabaletan du nonbait jatorria prezioa igotzeko asmo soilez Asian arrunt haruntzagotik zekartela zioten belar honek. Erdi Aroan beltz erabili aurretik Mediterraneoko inperioen garaitan afrodisiako gisa gozo jo zioten landare honi.

Lurpean erreserba zorten ederra du eta neguoro desagertzen bada ere urtetik urtera kementsuago berritzen da. Hosto gero eta handiagoak, metro bete artekoak izan daitezke, eusten dituzten txorten gorri antzak dira jaki: mermelada, dultze, konpota… Barrabas-edo Txomin-belarraren senide haren tankeran azido oxaliko franko du eta honek hortzetako esmaltea gogor erasotzen du. Udaberrian zenbat eta lehenago jan azidotan eskasagoa denez, badakizu… Esaerak dio behin ekainean sartuz gero haren garraztasunaren xarma ahazteko. Ametsetan arabarba tartean baduzu jakizu: lantzen ari bazara gustuko gauzak izango dituzu inguruan, sukaldean ari bazara berarekin lagun bat galtzerainoko liskarretan arituko zara eta amets horietan arabarba jaten ari bazara duzun lanarekin gustura ez zauden seinale.

Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude