argia.eus
INPRIMATU
Altxorrak aurkitzen dituen txerria
  • Cornelia Funke, Kerstin Meyer ::Txerrikume pirata

    Elkar

    orrialdeak ::64

    prezioa ::8.55€

Pilar Iparragirre 2007ko ekainaren 17a
'Txerrikume pirata'
Cornelia Funkeren istorio honetako protagonista Jule da, itsaso zabalean altxorrak aurkitzen trebea den txerrikumea. Anton Garikanok euskaratu ditu bere ibilerak. Piraten artean bizi izan da, harik eta etekin eskasa ematen zielakoan, upel batean sartu eta itsasora bota zuten arte. Zorionez, bi pertsona oso jatorren eskutara iritsiko da txerrikumea, itsas garraioak egin ohi dituzten Sven Pottolok eta haren txalupa-mutil Pitek aurkituko baitute. Txerrikumea upeletik atera eta bere txabolara eramango dute. Geroztik, hirurak joango dira txalupan uhartez uharte. Baina Jule altxorrak aurkitzen hasiko da, ia astero topatuko ditu, eta bere lagunek urrearekin zer egin ez dakitenez, gertukoei oparitzen hasiko dira. Kontua piraten artean ere zabaldu egingo da ordea. Eta orduan, Jule bahituko dute.