Nire sabela ez da kreaturen hilobi

  • Erroma, K.o. 161. Marco Aurelio enperadore izendatu zuten. Gauza asko aldatu ziren gortean enperadore filosofoak; baita sukaldea ere. Aurretik aginte gorena eskuan izan zutenek ez bezala, Marco Aureliok asko zaintzen zuen elikadura; hain ohikoak ziren gehiegikeriei muzin egin zien eta bereziki entsaladak eta fruta maite zituen. Begetarianoa zen. Baina ez zen lehena.

    Antzinako Egipton Amenhotep III.aren emazte Tiyek ez zuen animaliarik jan nahi eta gainera fruta jatea gaztetasuna eta libidoarentzat ezin hobea zela uste zuen.
Asisko San Frantziskok, Tiyek bezala, animaliak maite zituen, eta ez zituen jan nahi. Beste santu batzuek ere bide beretik jo zuten, Santa Klarak eta Santa Agedak okela jateari uko egin zioten, haragiaren “beste” plazerekin batera.

Erdi Aroan, dieta begetarianoa moda baino halabeharra zen nekazarientzat. Haragia jauntxo feudalentzat izaten zen eta horietako askok, gainera, ez zuten barazkirik jaten iraingarria zelako beraien ustez. Halere Sardiniako Leonor Arborearen dieta lekek osatzen zuten nagusiki, txerria hiltzen ikusi zuenetik okelik ez jatea erabaki baitzuen. Indiako Akbar erregeak ez zuen inolaz ere haragirik jan nahi. Nobleziako kide batek ohitura horren arrazoiaz galdetu zioenean, Akbarrek halaxe erantzun zion: “Ez nintzateke lasai hilko, nire sabela hainbeste maite ditudan Jainkoaren kreaturen hilobi balitz”.

Torquemada inkisidorea ere barazki-jale bihurtu zen, baina haren arrazoiak Akbarrenak baino praktikoagoak ziren. Torquemadak ederki zekien pozoia haragitan sartzea errazagoa zela, entsaladan ipintzea baino, eta etsairik ez zitzaionez falta, pozoitua hiltzea zen inkisidorearen beldur handiena. Edo agian, nahiago zuen giza-haragi errearen usaina, animalia erreena baino.

Percy B. eta Mary Shelley senar-emazte idazleek ez zuten ez okelik, ez arrautzarik, ez esnekirik hartzen eta behin baino gehiagotan Lord Byron lagunak bikotearen aholkuak kontuan hartuta haragirik gabeko dieta egin zuen. Idazleen artean jarraituz, Leon Tolstoi ere barazki-jalea zen. Florence Nightingalek okela jaten zuen Krimeako Gerrara erizain moduan joan baino lehen. han ikusitakoak ikusita, ez zuen bere bizitza luze eta oparoan berriro okelik dastatu. Bismarck, Disraeli eta Gladstone bere hiru katuak ere barazki-jale egin zitezen saiatu zen; alferrik. Henri Dunant Gurutze Gorriko sortzailearekin arrakasta handiagoa izan zuen; Nightingalen ereduari jarraituz, soilik barazkiak eta fruta jatea erabaki zuen suitzarrak.

Halaber, Elizabeth Austriako enperatriza, Sissi ezizenaz ezagunagoa, begetarianoa zen. Baina haren elikadura ohiturak ez ziren batere eredugarriak, anorexia izan baitzuen urte luzez.

Aldizkako barazki-jaleak ere baziren. Isadora Duncan dantzari estatubatuarrak eta Kamala Napurdalah idazle indiarrak tarteka dieta begetariano zorrotzak egiten zituzten. Ho Chi Mihni ere kosta egiten zitzaion barazkiekin bakarrik konformatzea. Behin izkira platerkada ipini zioten mahaian, eta Vietnamgo presidenteak den-dena jan zuela, urdailaren kalterako. Zahartzaroan begetarianismoa utzi zuen, pixkanaka itsaskiak eta oilaskoa sartuz dietan.

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude