Nontzeberri atariak (
www.nontzeberri.com) KaleSound maketa lehiaketaren lehenengo edizioa antolatu du. Euskaraz abesten duten talde eta bakarlariei zuzenduta dago lehiaketa. Pop-Rock eta Metal atalak izango ditu eta atal bakoitzeko irabazleek kontzertuak eskainiko dituzte. Lanak aurkezteko epea uztailaren 16an amaituko da.