Euskadiko Filmategiak inoiz baino film gehiago bildu zituen iaz. Orotara 514.020 metro pelikula jaso zituen: 452.400 metro kopia, 42.480 metro irudi-negatibo, 39.249 metro soinu-negatibo eta 6.900 metro irudi-internegatibo. Gaur egun, 1.241 film luze eta 688 labur gordetzen ditu Filmategiak. Interneten:
www.filmotecavasca.com.